Etxean geratzea dagokigun egunotan, eskulanak egitea aukera polita da denbora aprobetxatu eta sormena lantzeko!  Eta, kirolarekin lotuta badago, are hobeto gainera! Kasu honetan, eskupilota bat egiteko proposamena egiten dizuegu. Horretarako ondorengo materiala beharko duzue:

  • Gomazko pilota (saltarina)
  • Artilea
  • Haria
  • Esparatrapua
  • Guraizeak

Behin material hori eskura izanda, bideotxo honetako jarraibideak segita zuk zeuk egindako eskupilota izatea lortuko duzu!

https://youtu.be/PdwUjegpCR8

Animatu eta egin zuen etxeetan hau guztia pasatzean frontoian jokatzeko balioko dizun eskupilota!