UDAk berriz ekingo die entrenamenduei. Dena den, entrenamenduak ez dira ohikoak izango, koronabirusa dela eta hainbat neurri bete beharko baitira. Entrenamenduetan bete beharreko neurriak hautsiz gero, saioak eten egingo dira.
Entrenamenduetan neurriak:
- Saioak ez dute 90 minutu baino gehiago iraungo.
- Saioak puntualtasunez hasi eta bukatuko dira, eta entrenamendu saio batetik bestera 15 minutuko tarteak egongo dira.
- Zelai osoan entrenatuz gero, 22 jokalari izango dira gehienez.
- Zelai erdian entrenatuz gero, 14 jokalari izango dira gehienez.
- Egingo diren ariketetan, ahal den neurrian, kontaktu fisikoa saihestuko da kirolarien artean, bestela bakoitzak ekarritako maskara jarri beharko du.
- Jokalarien arteko gutxieneko tartea 2 metrotakoa izango da.
- Taldeko hitzaldietarako, entrenatzailea erdian egongo da eta jokalariak zirkulu zabalean, gutxienez hiru metroko distantziarekin.
- Egingo diren ariketetan materiala partekatzea saihestu. Talde bakoitzak bere baloi-saskia erabiliko du. Debekatuta dago beste talde batzuen materiala erabiltzea.
- Entrenatzaileek musukoa (maskara) erabiliko dute saioan zehar.
- Sarrera puntuan gelarekin garbitu eskuak eta desinfektantearekin zapatilak.
- Kirolari bakoitzak ekarri beharko duen materiala
- Ur botila izena jarrita
- Entrenamenduan erabiliko duen arropa jantzita etorriko da etxetik. Botak zelaian jantziko dira.
- Musukoa jarrita etorriko da etxetik eta ezingo du kendu entrenatzaileak esan arte.
- Kirolari eta entrenatzaile bakoitza bere eremutxoa izango du bere materiala uzteko.
- Oharra: txanda aldaketetan, entrenatzaile bakoitzak bere ardurapean egon diren kirolarien eremuak garbituko ditu desinfektatzailearekin.
- Komun bat egongo da irekita eta bere sarreran gela eta eskuetarako papera egongo dira. Aldagelak itxita egongo dira.
Kontuan izan neurriak ez badira errespetatzen saioa bertan behera geldituko dela.