IZAN ZIRELAKO GARA
eta garelako izango dira
1946 urtean jarri zuten martxan Juventud Deportiva Arechavaleta izenean futbol talde federatua sortzeko proiektua. Urtebete geroago, gaur egungo izena hartu zuen: U.D.A. Unión Deportiva Aretxabaleta (Aretxabaleta Kirol Elkartea).
Mende erdiaren langa atzean utzia du U.D.A Kirol Elkarteak. 70 urte dira herrian sustraiak bota zituela eta ordutik hona loratu besterik ez da egin. Sorreran futbola izan arren kirolaren bueltan elkartzeko aitzakia, herrian sortutako kirolzaletasun berriak beso zabalik hartu ditu eta egun zazpi kirolek osatzen dute. Aretxabaletan errotutako kirol elkartea da, herriari -kirol esparrutik harago- bizia ematen diona. Herritik eta herriarentzat aritzen da, kiroltasunez.
GURE ERESERKIA
Bidea, helmuga,
bakoitzak, bere modura.
Ordua, heldu da,
bagoiaz, Aupa UDA!
Bada erronka, sasoia eta ahalegina
aurrera joateko grina.
Kirolaria eta kirolzalea da
Atxabaltako herria.
Kiroltasuna eta duintasunean
doakio bere izerdia.
Munduai esan, galtzen badakigun arren,
irabazle jaio ginela.
Gure hauspoa, indarra eta gogoa
herri osoanak direla
Alaitu, alaitu, UDA txapeldun