Entrenamenduak hasten dira berriro infantil, alebin eta benjaminetan
Eusko Jaurlaritzaren azken neurriek infantil, alebin eta benjamin kategoriei entrenatzeko baimena ematen die. Hortaz, urtarrilaren 13an, UDAk kategoria hauetan dituen talde ezberdinek beren entrenamenduei berrekingo diete segurtasun eta higiene neurriak mantenduaz.
Urte berri on!!
UDAk urte berri on bat opa dizue: sakatu hemen
Laugarren Dan maila eskuratu du Odilo Vázquez UDAko karate entrenatzaileak
UDAren Karate Saileko entrenatzaile den Odilok laugarren Dan maila eskuratu du 2020ko abenduaren 5ean Getxon egindako proban. Denboraldi hasieran jarritako helburuak lortzen ari da taldea poliki-poliki eta datozen hilabeteetan Odilok hasitako bideari jarraipena ematea da [...]
Futbol entrenamenduak berriro ere martxan
Eusko Jaurlaritzak kaleratu berri duen azken araudiaren arabera, entrenamenduak berrekingo ditugu abenduaren 14an senior, jubenil eta kadete kategoriatan. Egin bidea kirolari!
PCR proba egiteko deialdia
Bihar eta etzi (azaroaren 26 eta 27) 13 eta 40 urte bitarteko herritarrak deitu ditu Osakidetzak PCR proga egitera. Adin tarte horretan bazaude, MESEDEZ, eman izena eta egin proba, berebizikoa da ahalik eta herritar gehien [...]
Zergatik ezin dut futbolean jokatzen jarraitu?
Agurtzane Elkoro naiz, UDAko Presidentea. Bera Xabat Larrinaga da, futbol eskolako jokalaria eta nire iloba. Gaur mendira goazela, galdera mordoa zituen buruan bueltaka eta erantzun bila aritu da: - Tia, tia, zergatik ezin dugu entrenatu? [...]