Asteburuko pilota emaitzak
Pilotariak frontoiko hiru pareten artean partidak jokatu eta jokatu ari dira, 22ra lehenago nor iritsiko. Asteburu honetan ere horretan ibili dira. Hemen lortutako emaitzak:
Pilotariak frontoiko hiru pareten artean partidak jokatu eta jokatu ari dira, 22ra lehenago nor iritsiko. Asteburu honetan ere horretan ibili dira. Hemen lortutako emaitzak:
Asteazkenean, abenduaren 18an, Varados filma proiektatuko da Aretxabaletako Arkupe zineman. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da eta, behin filma bukatuta, Xabi Igoa Erizek eta Izaskun Arriaran elkarrizketatuko du. "Jaso eta eman, eman eta jaso, elkartasuna da hori" dio Pirritx, Porrotx eta Marimototsen kantu batek. Horrela gabiltza joan den abenduaren 13tik. Odoloste janarekin eman genion hasiera Elkartasun ekintzari, eta [...]
"Batuko ditugu 1000 kilo?" Erronka hori bota dugu UDA Aretxabaletatik. Abenduaren 10ean, aurtengo Zaporeak proiektuari laguntzeko elkartasun ekintzaren berri emateko egindako prentsaurrekoan Agurtzane Elkoro UDAko presidenteak azaldu bezala, elikagaiak Ibarra futbol zelaian bilduko dira, Coprecik utzitako kutxa batzuetan. Batuko diren elikagaiak galtzen ez direnak izango direla gaineratu du, hots: Lekaleak Pasta Arroza Kontserbak … Hortaz, [...]
Abenduaren 13an emango zaio hasiera aurtengo UDA Aretxabaletaren elkartasun ekimenari. Odoloste Dastaketa egingo da egun horretan, 18:30ean, herrik plazan, Aretxarteren laguntzarekin. Behin dastaketa hasita, 19:00etan, Bixenta taldeak kontzertua eskainiko du plazan bertan. Dastaketan odolosteak salduko dira eta bildutako dirua Lesboserako bideratuko da.
Urteroko legez, UDA Aretxabaleta Kirol Elkarteak elkartasun ekintza antolatu du Gabonetan. Aurten, Lesbosera bideratuko du bildutako dirua. Horretarako hainbat dira martxan jarri dituen ekintzak; eta gaur, horren berri emateko prentsaurrekoa deitu du UDAk. Hainbatetan aipatu bezala, UDArentzat kirolaren balioak lehentasuna dira; eta, balio horien artean dago "elkartasuna". Zaporeak proiektuarekin izango du elkartasuna, aurten, UDA Aretxabaletak. [...]
Abenduaren 15ean, igandean, UDA Kirol Elkarteko Karatekoek hainbat ekintza antolatu dituzte. Ondorengoak: Presidente trofeoa: Oxelek senior kategorian eta Joannak junior mailan, Presidente deituriko txapelketan hartuko dute parte. Lehiaketa Bizkaia Frontoian izango da. Gabonetako Haur Jaialdia: UDAk, eskola kiroleko Gipuzkoako Federazioarekin batera, Gabonetako Haur Jaialdia antolatzen du. Ibarra kiroldegian izango da, goizeko 10:00etan hasita. Karateka gazteenek [...]
Asteburu honetan futbol partida hauek jokatuko dituzte Aretxabaletako taldeek:
Bestelako asteburua daukagu ate joka, ostirala jai eguna baita. Hala ere, futbolak ez du jairik asteburuan eta partidak izango dira Ibarra futbol zelaian. Guztira sei partida jokatuko dira asteburuan Aretxabaletan, horietatik 5 futbol zelaian eta 1 kiroldegian.