About udaretxabaleta

This author has not yet filled in any details.
So far udaretxabaleta has created 332 blog entries.

Kudeatzaile berria UDAn

2022-2023 denboraldia Kudeatzaile berriarekin hasi dugu: Iker Gómez. Iker Arrasatearra da, Enpresagintza ikasketak ditu eta UDAren zein sektorearen ezagutza sakona dauka. 6 urtetan aritu da UDAn jokalari moduan eta 3 urte entrenatzaile lanetan, kategoria ezberdinetatik pasa delarik (eskola, infantil eta kadete). Ongi etorri Iker!

By |2022-08-29T18:47:39+02:00agosto 29th, 2022|Ekimenak, UDA|0 Comments

I. Ikazkin Trail lasterketa antolatuko du UDAk irailaren 10an

Ikazkin Trail mendi lasterketa antolatu dugu aurten (ikusi aurkezpen bideoa hemen). Irailaren 10an izango da 10:00tan eta Aretxabaletan bertan hasi eta bukatuko da. Aukera bikaina lasterkariek gure lurrak ezagutzeko: Basobaltz, Degurixa, Kargaleku, Muñakolatxa (ikusi ibilbidea hemen). Gerturatu herriko plazan sortuko den giro bikainaz gozatzera. Eman izena hemen: rockthesport.com

By |2022-08-29T18:37:10+02:00agosto 29th, 2022|Ekimenak, Kirol esparruak, Mendia, UDA|0 Comments

Kudeatzaile lan eskaintza

Kudeatzaile posturako pertsona baten bila gabiltza. Postuaren eginkizunak hauek izango dira: Administrazio lanak: Giza baliabideak (kontratuak, nominak,…), dirulaguntzen kudeaketa eta hauen memoriak, babesletzen kudeaketa, ekintza eta proiektuen antolakuntzan parte-hartu, datu basearen kudeaketa plataforma ezberdinetan,… Komunikazio lanak: komunikabideak kudeatu eta eurentzako edukiak sortu, web orria elikatu, Mailchimp bidez boletinak bidali, kirolarien izen-emateetarako deialdiak, interlokuzioa guraso, kolaboratzaile, [...]

By |2022-06-30T23:58:33+02:00junio 30th, 2022|UDA|0 Comments

2022-2023 denboraldiko izen-emateak ireki dira oinarrizko futbolean

UDAk ireki ditu izen-emateak 2022-2023 denboraldirako, zehazki, oinarrizko futbolerako. Hau da, alebinetako bigarren urtean dauden kirolariak (2011an jaiotakoak) eta hortik gorakoak Lehenego Erregionaleraino, izena emateko aukera izango dute ekainaren 7raino (7a azken eguna). Horretarako esteka honetan agertzen diren atalak bete beharko dira: https://labur.eus/22_23_2011_lehenerregionala

By |2022-06-28T15:53:55+02:00junio 28th, 2022|Futbola, Kirol esparruak, UDA|0 Comments

Geroa Sortuz kanpuaren izen-ematea istera goaz

Ekainaren 23rako ezarria genuen izen-emateen itxiera aurreratzera goaz, dagoeneko iritsi baikara ezarria genuen parte-hartzaile kopuru maximora. Beraz, gaurtik aurrera ez da izen-emate berririk onartuko. Eskerrik asko zuen erantzunagatik kanpusaren deialdira.

By |2022-06-16T15:47:05+02:00junio 16th, 2022|Futbola, Kirol esparruak, UDA|0 Comments
Go to Top