Hiruko Futbol Txapelketa argazkitan

Buruko Osasunaren Egunean, urriaren 10ean, Hiruko Futbol Txapelketa antolatu genuen. UDA futbol taldeko infantilek eta Arizmendiko jokalariek San Juan de Dios ospitaleko gaixoekin batera jokatu zuten futbolean. Real Sociedad Fundazioko beteranoen taldeak ere parte hartuko zuen ekimenean eta Athletic Fundazioak ere bat egin zuen ekimenarekin. Txapelketako argazkiak gure flickr kontuan topatu ditzakezue, baita hemen ere.

By |2019-10-12T10:46:14+02:00octubre 12th, 2019|Ekimenak, Futbola, Kirol esparruak|0 Comments

UDAko taldeen argazkiak

Ostiral honetan UDA osatzen dugun taldeen argazkiak aterako ditugu! Urriak 11, larunbata 17:00 (16:55 prest) Ibarra futbol zelaian Argazkiak ateratzeko ordena ondorengoa izango da: Larunbatetik aurrera argazkiak eskatzeko aukera izango duzue, futbol zelaian bertan edota online galdetegi hau beteta: https://labur.eus/taldeen-argazkiak  

Kirola prebentziorako amu

Buruko Osasunaren Nazioarteko Egunean, urriaren 10ean, Hiruko Futbol Txapelketa antolatu dugu. Arizmendiko eta San Juan de Dioseko gaixoekin batera jardungo dute futbolean. Real Sociedad Fundazioak eta Athletic Fundazioak bat egin dute ekimenarekin. Sortzez kirol elkartea da UDA; baina, egun, kirol praktika helburu baino bitartekari da. Kirola norberaren ongizaterako, talde lanerako eta, ondorioz, gizartearen eraldaketarako tresna [...]

By |2019-10-08T13:29:28+02:00octubre 8th, 2019|Ekimenak, Futbola|0 Comments

IV. MTB Martxa

Irailaren 14an IV. MTB Martxa izango da Aretxabaletan. Bi ibilbide egingo dira, bata laburra (10 kilometro) eta bestea luzea (40 kilometro). Bi ibilbideek irteera eta helmuga berbera izango dute: herriko plaza. Goizeko 9:00 emango zaio hasiera Aretxabaletako IV. MTB Martxari. Aurretik, 8:30ean, izen ematea zabalduko da, herriko plazan bertan. Federatuek 10 euro ordaindu beharko [...]

By |2019-08-30T13:24:29+02:00agosto 30th, 2019|Ekimenak, Txirrindularitza|0 Comments

Teknifikazio campusa, estreinakoz irailean

Aurten lehenengo aldiz Futbol Teknifikazio Campusa sortu dugu. Euskal herriko haurrek parte hartuko dute esperientzia aberasgarri honetan eta hemen ere, entrenatzaile kualifikatu eta esperientziadunak gidatuko dute campusa. Entrenamenduetan futbol eduki espezifikoak landuko ditugu: postuka, baloi domeinu eta trebetasuna, teknika, taktika, lidergoa… eta nola ez balore eta emozioen lanketa lehiaketan. Horretaz gain, nutrizioa kirolean landuko dugu: hidratazioa, entrenamenduan zehar eta ostean berreskuratzaile gisa. Gurekin parte hartu eta hobetzeko prest? Anima [...]

By |2019-07-04T15:33:34+02:00julio 4th, 2019|Ekimenak, Futbola, Kirol esparruak, UDA|0 Comments

Orainetik geroa sortuz

Udako Futbol Kanpusa antolatu du UDA Aretxabaletak 2006, 2007, 2008, 2009 eta 2010 urtean jaiotako neska-mutilentzat. Herriko bertako futbol zelaian izango da, Ibarran. Uztailaren 1ean hasi eta 5ean bukatuko da kanpusa. UDAren ardatza futbola da, eta, ondorioz, kanpusean ere futbolak presentzia izango du. Dena den, ez da landuko den kirol bakarra izango. Futbolaz gain, ingelesa, [...]

By |2019-07-04T10:03:48+02:00julio 4th, 2019|Ekimenak|0 Comments

Ilusioa pizteko, inklusioa

Ekainaren 5ean, 6an eta 7an kirola eta inklusioa batuko dituen ekitaldia izango da Donostiako Bentaberri kiroldegian. Drogen kontsumoaren ondorioz gaixotasun mentalak dituzten pertsonak eta gazteak elkartu, eta elkarrekin kirola egiteaz gain, sustantzien kontsumoaren inguruan hausnartuko dute. Drogak ez dira 80. hamarkadako kontua. Heroinaren izurritea bizi izan zen urte horietan Euskal Herrian. Oraina eta geroa [...]

By |2019-07-04T09:13:13+02:00mayo 6th, 2019|Ekimenak|0 Comments

Argazki bat baino, konpromiso bat

Unión Deportiva Aretxabaleta U.D.A. eta San Juan de Dios ospitaleak dei egiten dio gizarteari U@DA (United @gainst Drugs Adolescence) proiektuarekin bat egin dezan, proiektuak drogen kontsumoren aurka egitea helburu duelarik. Arazoa sozializatzea eta herritarren konpromisoa bilatzen duen ekintza komunikatibo bat aurkeztu dute bi erakundeek, non drogen aurkako esaldiak dituzten panelekin argazkiak atera eta sare [...]

By |2019-07-04T09:13:35+02:00febrero 12th, 2019|Ekimenak|0 Comments

KIROLEZ BUSTI, inoizko kirol eskaintza handiena astebururako!

Futbola, gimnasia erritmikoa, dokea, boulderra, zumba, pilota eta txirrindularitza eskaintza zabala izango da asteburuan Aretxabaletan, Kirolez Bustiren edizio berri batean. Programaz kanpo, txirrindularitzaz gozatzeko aukera izango da. Zapatuan, Araba Ibilbidean (Eguzki taberna parean) benjaminen, alebinen eta infantilen lasterketak. Benjaminen kasuan, 7 eta 10 urte bitarteko edonork parte hartu ahal izango du. Adin tarte horretako [...]

Go to Top