Entrenamenduak hasten dira berriro infantil, alebin eta benjaminetan

Eusko Jaurlaritzaren azken neurriek infantil, alebin eta benjamin kategoriei entrenatzeko baimena ematen die. Hortaz, urtarrilaren 13an, UDAk kategoria hauetan dituen talde ezberdinek beren entrenamenduei berrekingo diete segurtasun eta higiene neurriak mantenduaz.

Kirola etenda, momentuz

Gaur eguerdian Gipuzkoako Foru Aldunditik egin diguten komunikazioaren arabera, ohiko kirol-jarduera eten beharrean aurkitzen gara Administraziotik berriro ere neurriak malgutu arte. Dena den, datozen egunetan gure kirolariekin harremanetan jarriko gara banakako entrenamenduei hasiera emateko.

Ibarra Futbol Zelaiko partiduetan errespetatu beharreko jarraibideak

COVID-19ra moldatzen jarraitzen dugu eta moldaketa honek partiduetara eramaten gaitu oraingo honetan. Entrenamenduetan ez bezela, partiduetan ikusleak egon daitezke, baina hauek zenbait arau jarraitu beharko dituzte. Gehienak ez zaizkizue arrotzak egingo. Mesedez, izan kontutan jarraibide hauek eta barkatu eragozpenak. Guztion artean lortuko dugu partiduez gozatzen jarraitzea.

By |2020-10-16T14:00:52+02:00octubre 16th, 2020|Futbola|0 Comments

Futbol Eskolaren hasiera

Futbol Eskolari hasiera ematera goaz eta, honekin batera, gure artean egongo diren kirolari berrien izen emateari ere. Gure grina herriko eta eskualdeko gazteenei kirol aukerak eskaintzea da hauek aktibo eta balore batzuez inguratuta mantentzeko. Kirol aukera horietako bat Futbola Eskola da eta dagoeneko izena eman dezakezu 2020-2021 denboraldirako. Gure helburua jolasa eta diziplina uztartzea da, [...]

By |2020-09-09T22:07:32+02:00septiembre 9th, 2020|Futbola, UDA|0 Comments

Futbol zelaia erabiltzeko argibideak

Aretxabaletako Futbol Zelaia herrira zabalik egonagatik, UDA Kirol Taldearen habi ere bada. Hortaz, zelai horiek erabili ahal  izateko, kontuan izan beharko dituzu ondorengo esparruak: Ordutegia 8:00 - 21:30 Lehentasuna UDAren entrenamendu edo partidu orduak Aretxabaletako kirol-etxean egindako erreserbak Zelaia hutsik badago, adinaren eta ordutegiaren arabera, lehentasun hauek errespetatuko dira: 08:00 - 10:00 13 urte baino [...]

By |2020-09-07T15:35:21+02:00julio 27th, 2020|Futbola, Kirol esparruak|0 Comments

2 egunez futbol jolas-campusa bertan behera gelditzen da

Covid-19ak EAEn azken egunetan eman dituen positibo kopuruen aurrean, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak gomendatzen du bertan behera uztea martxan dabiltzan kirol jarduerak. Hortaz, oraingoz, bi egunez bertan behera geldituko da UDAko futbol jolas campusa. Gauzak horrela, uztailaren 20tik 21era, hau da astelehenetik asteartera, ez da futbol jolas campusik egongo. Egun hauek igaro eta gero, berriz [...]

By |2020-07-20T07:41:08+02:00julio 20th, 2020|Ekimenak, Futbola|0 Comments
Go to Top