Irailetik aurrera entrenamenduak izango dira

Datorren denboraldira begira dago, dagoeneko, UDA. Udako etena eta gero ohiko martxa hartuko du Aretxabaletako Kirol Elkarteak. Irailetik aurrera, beraz, entrenamenduak izango dira Ibarra futbol zelaian. Astelehenetik ostiralera izango dira, arratsaldez. Hemen talde guztien entrenamendu orduak:

By |2020-07-03T08:04:41+02:00julio 3rd, 2020|Futbola, Kirol esparruak|0 Comments

Futbol Jolas Kanpusa antolatu du UDAk

UDA-k aisialdian kirola eginez disfrutatzeko aukera zabaldu du uztailerako. Uztailaren 6tik 24ra, Ibarra Futbol Zelaian, Futbol Jolas Kanpusa antolatu du. Bizi dugun osasun egoerari modu egokian erantzuteko neurriak hartuko dira; eta, talde murriztuetan kirolaz eta futbolaz gozatzeko aukera izango dute gaztetxoek. Jarraian Futbol Jolas Kapusaren  nondik norakoak azalduko dizkizuegu:   IZEN-EMATE EPEA: Ekainaren 18-tik ekainaren [...]

By |2020-06-18T14:41:32+02:00junio 18th, 2020|Ekimenak, Futbola, UDA|0 Comments

Entrenamenduei ekingo die UDAk hainbat neurrirekin

UDAk berriz ekingo die entrenamenduei. Dena den, entrenamenduak ez dira ohikoak izango, koronabirusa dela eta hainbat neurri bete beharko baitira. Entrenamenduetan bete beharreko neurriak hautsiz gero, saioak eten egingo dira. Entrenamenduetan neurriak: Saioak ez dute 90 minutu baino gehiago iraungo. Saioak puntualtasunez hasi eta bukatuko dira, eta entrenamendu saio batetik bestera 15 minutuko tarteak egongo [...]

By |2020-06-14T22:05:27+02:00junio 14th, 2020|Futbola|0 Comments

Ohorezko jubenilen taldeak Euskal Ligarako igoera lortu du

UDAko Ohorezko Jubenilen taldeak igoera lortu du eta datorren denboraldian Euskal Ligan jokatuko du.  Gipuzkoako Futbol Federazioak hala erabakita, bukatutzat eman dira futbol ez-profesionaleko 2019-2020 denboraldiak. Ondorioz, zeudenetan gelditu dira ligako sailkapenak. Gorengo postuetan zeudenak igoera lortu dute; jaitsierak, ordea, ez dira izango. Hala erabaki du federazioak. Gauzak horrela, UDAko Ohorezko Jubenilen taldeak liga irabazi [...]

By |2020-05-10T12:07:09+02:00mayo 10th, 2020|Futbola, Kirol esparruak|0 Comments

2019-2020 denboraldia bukatutzat

Aretxabaletan, 2020ko maiatzaren 6an Kaixo lagun: Covid-19 dela eta bizitzen ari garen alarma egoera honek kirolean ere eragin zuzena izan du dakizuen moduan eta, ondorioz, baita UDAn ere. Hori dela eta, UDA Kirol Elkartea osatzen duzuen kirolari, entrenatzaile, guraso eta bazkide guztioi jakinarazi nahi dizuegu, COVID-19aren krisia dela eta, UDAko Zuzendaritzak 2019-2020 [...]

Ariketa 2: baloiarekin abilezia

Etxean bai, baina geldirik ez egoteko, astero desafio edo ariketa bat proposatuko dizuegu. Lehenengoa dagoeneko egin genuen.  ESKUA proiektua bizirik dagoela erakusteko, futbol eskola eta benjaminen nahiz alebinen futbol sailako gaztetxoek UDAko balore bat aukeratu beharko dute eta hori islatzen duen marrazki, argazki, bideo edo eskulan bat egin zuten! Orain, bigarren ariketa proposatzen dizuegu. Zehazki, [...]

By |2020-04-15T18:28:23+02:00abril 15th, 2020|Ekimenak, Futbola|0 Comments
Go to Top