Joana Perez-ek gerriko beltza lortu du 1.Dan-ean

Zapatu honetan (abenduak 10)  Joanna Perez Nevadok 1. Dan gerriko beltza lortu zuen Azkoitian, lorpen honetan Iñigo Uribeetxebarriak lagundu zion. Zoriontzea Joanna lorpen honengatik urte askoan karatea praktikatzen aritu ondoren merezitako saria lortzeagatik. Titulu honekin Uda Karatek gaur egun bi gerriko ditu, 1. Dan eta 3. Dan. Zorionak Joana!!!

By |2022-12-12T13:07:22+01:00diciembre 12th, 2022|Karatea, Kirol esparruak, UDA|Comentarios desactivados en Joana Perez-ek gerriko beltza lortu du 1.Dan-ean

KARATEKO DENBORALDI BERRIA

Bueltan da karateko denboraldi berria, urteko ordutegia honako hau izango da: 6 urtetik 13-ra Astelehen eta Azteazkena 18:00-tik-19:00-ra (Irailak 12) +13 urtetik gora Astelehen, Azteazken eta Ostirala 19:15-tik-20:30-ra (Irailak 5) Edozein zalantza idatzi telefono honetara: 656701737 Animatu zaitez!!!!

By |2022-09-05T13:19:32+02:00septiembre 5th, 2022|Ekimenak, Karatea, Kirol esparruak|0 Comments

Euskadiko Karate Txapelketa Aretxabaletan eta UDAko kirolariak lehian

Abenduaren 4 goizean Euskadiko karate txapelketa jokatuko da Ibarra kirol-etxean 10:00tatik aurrera. UDAko kirolariak ere lehiatuko dira bertan: Odei eta Oxel Kumite-n (konbatea) eta Joana bai kata-n (mugimenduak) eta baita kumiten ere. Zatoz gure kirolariei indarra ematera, ea guztion artean lortzen dugun Euskadiko Txapeldun bat izatea etxean.      

By |2021-11-30T10:38:59+01:00noviembre 30th, 2021|Karatea, Kirol esparruak, UDA|0 Comments

Odei Vazquez karatekak hirugarren DAN eskuratu du

Zorionak Odei! Odei Vazquezek urteko helburuak bete ditu hirugarren DANa eskuratuta. Hemen uzten dizuegu Goienak egindako elkarrizketa (bideoa da). Benetan interesgarria da edukia, eta karateaz pixka bat ikasteko eta honen ekarpenak hobeto ulertzeko balio du: Sakatu hemen elkarrizketa ikusteko

By |2021-10-14T20:37:21+02:00octubre 14th, 2021|Karatea, Kirol esparruak, UDA|0 Comments

2010 eta 2011 urteetan jaiotakoen gurasoei bilera deialdia

2021-2022 denboraldian zehar 2010 eta 2011 urteetan jaiotakoekin egingo den trebetasun sozialen lanketaren inguruko planteamenduaz hitz egiteko bilera deialdiak prestatu ditugu. OSO GARRANTZITSUA DA GURASOEN ASISTENTZIA: ARETXABALETAN: Noiz: Maiatzaren 27an Non: Komentuko kaperan Ordua: 18:00tan lehenengo deialdia, 19:00tan bigarrena.   ESKORIATZAN: Noiz: Ekainaren 3an Non: Ibarraundi Museoan Ordua: 18:00tan Espazioaren kudeaketa egokia egin ahal izateko, [...]

By |2021-05-20T10:18:37+02:00mayo 20th, 2021|Ekimenak, Futbola, Karatea, Kirol esparruak, Pilota, UDA|0 Comments

Entrenamenduak hasten dira berriro infantil, alebin eta benjaminetan

Eusko Jaurlaritzaren azken neurriek infantil, alebin eta benjamin kategoriei entrenatzeko baimena ematen die. Hortaz, urtarrilaren 13an, UDAk kategoria hauetan dituen talde ezberdinek beren entrenamenduei berrekingo diete segurtasun eta higiene neurriak mantenduaz.

Laugarren Dan maila eskuratu du Odilo Vázquez UDAko karate entrenatzaileak

UDAren Karate Saileko entrenatzaile den Odilok laugarren Dan maila eskuratu du 2020ko abenduaren 5ean Getxon egindako proban.  Denboraldi hasieran jarritako helburuak lortzen ari da taldea poliki-poliki eta datozen hilabeteetan Odilok hasitako bideari jarraipena ematea da asmoa. Modu honetara, taldeko kideen artean Dan maila ezberdinetan aurrera egitea dute begiz jota. Informazioa zabaltzeko, sakatu hemen.

By |2020-12-23T17:32:07+01:00diciembre 23rd, 2020|Karatea, Kirol esparruak|0 Comments

Kirola etenda, momentuz

Gaur eguerdian Gipuzkoako Foru Aldunditik egin diguten komunikazioaren arabera, ohiko kirol-jarduera eten beharrean aurkitzen gara Administraziotik berriro ere neurriak malgutu arte. Dena den, datozen egunetan gure kirolariekin harremanetan jarriko gara banakako entrenamenduei hasiera emateko.

Go to Top