UDA vs Real Sociedad (ohorezko jubenila)
Galdu ezin den zita horietako batez gozatzeko aukera izango dugu irailaren 30an Ibarra Futbol Zelaian. Segurtasun eta higiene neurriak errespetatuko dira bertaratzen diren guztien aldetik.
Galdu ezin den zita horietako batez gozatzeko aukera izango dugu irailaren 30an Ibarra Futbol Zelaian. Segurtasun eta higiene neurriak errespetatuko dira bertaratzen diren guztien aldetik.
Futbol Eskolari hasiera ematera goaz eta, honekin batera, gure artean egongo diren kirolari berrien izen emateari ere. Gure grina herriko eta eskualdeko gazteenei kirol aukerak eskaintzea da hauek aktibo eta balore batzuez inguratuta mantentzeko. Kirol aukera horietako bat Futbola Eskola da eta dagoeneko izena eman dezakezu 2020-2021 denboraldirako. Gure helburua jolasa eta diziplina uztartzea da, [...]
2020an ere MTB martxa ospatzeko gogoa ez zen falta, baina egungo osasun eta segurtasun neurriak direla eta bertan behera utzi behar izan da ekimena.
Aretxabaletako Futbol Zelaia herrira zabalik egonagatik, UDA Kirol Taldearen habi ere bada. Hortaz, zelai horiek erabili ahal izateko, kontuan izan beharko dituzu ondorengo esparruak: Ordutegia 8:00 - 21:30 Lehentasuna UDAren entrenamendu edo partidu orduak Aretxabaletako kirol-etxean egindako erreserbak Zelaia hutsik badago, adinaren eta ordutegiaren arabera, lehentasun hauek errespetatuko dira: 08:00 - 10:00 13 urte baino [...]
Covid-19ak EAEn azken egunetan eman dituen positibo kopuruen aurrean, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak gomendatzen du bertan behera uztea martxan dabiltzan kirol jarduerak. Hortaz, oraingoz, bi egunez bertan behera geldituko da UDAko futbol jolas campusa. Gauzak horrela, uztailaren 20tik 21era, hau da astelehenetik asteartera, ez da futbol jolas campusik egongo. Egun hauek igaro eta gero, berriz [...]
Datorren denboraldira begira dago, dagoeneko, UDA. Udako etena eta gero ohiko martxa hartuko du Aretxabaletako Kirol Elkarteak. Irailetik aurrera, beraz, entrenamenduak izango dira Ibarra futbol zelaian. Astelehenetik ostiralera izango dira, arratsaldez. Hemen talde guztien entrenamendu orduak:
UDA familia osatu duten kirolari eta taldeen argazkiak ikusi ditzakezue ondoko argazki bilduman! [...]
UDA-k aisialdian kirola eginez disfrutatzeko aukera zabaldu du uztailerako. Uztailaren 6tik 24ra, Ibarra Futbol Zelaian, Futbol Jolas Kanpusa antolatu du. Bizi dugun osasun egoerari modu egokian erantzuteko neurriak hartuko dira; eta, talde murriztuetan kirolaz eta futbolaz gozatzeko aukera izango dute gaztetxoek. Jarraian Futbol Jolas Kapusaren nondik norakoak azalduko dizkizuegu: IZEN-EMATE EPEA: Ekainaren 18-tik ekainaren [...]