Bizikletan ibiltzeko arropa berria sortu dugu GOBIKekin batera

GOBIK eta UDAk bizikletan aritzeko arropa-sorta berezi bat sortu dute  emakumezko nahiz gizonezkoentzat, ikusi eskaintza. Jantzi bakoitzetik 50 ale baino gehiagoko eskaera eginez gero, prezioak honako hauek izango dira: EKIPAZIO MOTZA 110,40€ TXALEKOA 36,80€ EKIPAZIO LUZEA 135,0€   Eskaera egiteko ondorengo lagunekin jarri zaitzeke harremanetan: Gorka Etxabe 688 690 005 Pruden Mujika 655 742 297 Alfredo [...]

By |2020-06-17T07:57:02+02:00junio 17th, 2020|Txirrindularitza|0 Comments

Entrenamenduei ekingo die UDAk hainbat neurrirekin

UDAk berriz ekingo die entrenamenduei. Dena den, entrenamenduak ez dira ohikoak izango, koronabirusa dela eta hainbat neurri bete beharko baitira. Entrenamenduetan bete beharreko neurriak hautsiz gero, saioak eten egingo dira. Entrenamenduetan neurriak: Saioak ez dute 90 minutu baino gehiago iraungo. Saioak puntualtasunez hasi eta bukatuko dira, eta entrenamendu saio batetik bestera 15 minutuko tarteak egongo [...]

By |2020-06-14T22:05:27+02:00junio 14th, 2020|Futbola|0 Comments

Ohorezko jubenilen taldeak Euskal Ligarako igoera lortu du

UDAko Ohorezko Jubenilen taldeak igoera lortu du eta datorren denboraldian Euskal Ligan jokatuko du.  Gipuzkoako Futbol Federazioak hala erabakita, bukatutzat eman dira futbol ez-profesionaleko 2019-2020 denboraldiak. Ondorioz, zeudenetan gelditu dira ligako sailkapenak. Gorengo postuetan zeudenak igoera lortu dute; jaitsierak, ordea, ez dira izango. Hala erabaki du federazioak. Gauzak horrela, UDAko Ohorezko Jubenilen taldeak liga irabazi [...]

By |2020-05-10T12:07:09+02:00mayo 10th, 2020|Futbola, Kirol esparruak|0 Comments

2019-2020 denboraldia bukatutzat

Aretxabaletan, 2020ko maiatzaren 6an Kaixo lagun: Covid-19 dela eta bizitzen ari garen alarma egoera honek kirolean ere eragin zuzena izan du dakizuen moduan eta, ondorioz, baita UDAn ere. Hori dela eta, UDA Kirol Elkartea osatzen duzuen kirolari, entrenatzaile, guraso eta bazkide guztioi jakinarazi nahi dizuegu, COVID-19aren krisia dela eta, UDAko Zuzendaritzak 2019-2020 [...]

Ariketa 2: baloiarekin abilezia

Etxean bai, baina geldirik ez egoteko, astero desafio edo ariketa bat proposatuko dizuegu. Lehenengoa dagoeneko egin genuen.  ESKUA proiektua bizirik dagoela erakusteko, futbol eskola eta benjaminen nahiz alebinen futbol sailako gaztetxoek UDAko balore bat aukeratu beharko dute eta hori islatzen duen marrazki, argazki, bideo edo eskulan bat egin zuten! Orain, bigarren ariketa proposatzen dizuegu. Zehazki, [...]

By |2020-04-15T18:28:23+02:00abril 15th, 2020|Ekimenak, Futbola|0 Comments

Eskulanak: eskupilota nola egin

Etxean geratzea dagokigun egunotan, eskulanak egitea aukera polita da denbora aprobetxatu eta sormena lantzeko!  Eta, kirolarekin lotuta badago, are hobeto gainera! Kasu honetan, eskupilota bat egiteko proposamena egiten dizuegu. Horretarako ondorengo materiala beharko duzue: Gomazko pilota (saltarina) Artilea Haria Esparatrapua Guraizeak Behin material hori eskura izanda, bideotxo honetako jarraibideak segita zuk zeuk egindako eskupilota izatea [...]

By |2020-03-28T09:35:04+01:00marzo 28th, 2020|Pilota|0 Comments

Aste honetan, kirol gehiago

Koronabirusa dela eta, bigarren astea da etxean igaroko duguna. Joan den astean, etxean ariketa fisikoa egiteko hainbat pauta eman genizkizuen. Aste honetan, berriz ere, beste hainbat ariketa prestatu ditugu, etxean egin daitezkeenak. UDAko jokalari eta entrenatzaileen artean sortutakoa da taula, etxe-etxekoa, beraz! Maiztasuna, zuen esku Astean, gutxienez, hiru bider egitea gomendatzen dugu. Horregatik, entrenamentuen taula [...]

By |2020-03-24T07:35:56+01:00marzo 24th, 2020|Ekimenak, Kirol esparruak, UDA|0 Comments
Go to Top