2019-2020 denboraldia bukatutzat

Aretxabaletan, 2020ko maiatzaren 6an Kaixo lagun: Covid-19 dela eta bizitzen ari garen alarma egoera honek kirolean ere eragin zuzena izan du dakizuen moduan eta, ondorioz, baita UDAn ere. Hori dela eta, UDA Kirol Elkartea osatzen duzuen kirolari, entrenatzaile, guraso eta bazkide guztioi jakinarazi nahi dizuegu, COVID-19aren krisia dela eta, UDAko Zuzendaritzak 2019-2020 [...]

Eskulanak: eskupilota nola egin

Etxean geratzea dagokigun egunotan, eskulanak egitea aukera polita da denbora aprobetxatu eta sormena lantzeko!  Eta, kirolarekin lotuta badago, are hobeto gainera! Kasu honetan, eskupilota bat egiteko proposamena egiten dizuegu. Horretarako ondorengo materiala beharko duzue: Gomazko pilota (saltarina) Artilea Haria Esparatrapua Guraizeak Behin material hori eskura izanda, bideotxo honetako jarraibideak segita zuk zeuk egindako eskupilota izatea [...]

By |2020-03-28T09:35:04+01:00marzo 28th, 2020|Pilota|0 Comments

Prest da Emakumezkoen Frontenis Txapelketa

Zazpigarrenez Emakumezkoen Frontenis Txapelketa antolatu du UDAk. Herrian errotutako txapelketa honek, beste behin, parte hartze altua izango du. Bi multzotan banatu ditugu izena eman duten 10 bikoteak: A multzoan eta B multzoan. Sailkapenerako partidak martxoaren 7an jokatuko dira. Multzo bakoitzak bere multzokoen aurka jokatu beharko du. Goizean goiz hasi eta eguerdira arte jokatuko dira partidak. [...]

By |2020-03-04T17:56:25+01:00marzo 4th, 2020|Ekimenak, Pilota|0 Comments
Go to Top