Kirola etenda, momentuz

Gaur eguerdian Gipuzkoako Foru Aldunditik egin diguten komunikazioaren arabera, ohiko kirol-jarduera eten beharrean aurkitzen gara Administraziotik berriro ere neurriak malgutu arte. Dena den, datozen egunetan gure kirolariekin harremanetan jarriko gara banakako entrenamenduei hasiera emateko.

UDAk ere Euskaraldiarekin bat egin du

UDAk, erakunde moduan, euskara bere baloreen artean kokatzen du eta, ondorioz, bere sustapena lehenesten saiatzen da burutzen dituen ekintza eta jarduera ezberdinetan. Beraz, Euskaraldiak eskaintzen dion aukera ere ez du pasatzen utzi nahi izan eta bertan parte hartuko du hainbat barne eta kanpo arigune jarriaz euskararen zerbitzura. Gainera, bere kirolari, entrenatzaile, zuzendaritzako kide, etab.en artean [...]

By |2020-10-21T15:57:08+02:00octubre 21st, 2020|Ekimenak, UDA|0 Comments
Go to Top