UDAren instalakuntzak ixteko erabakia hartu da

UDA Kirol Elkarteak, gaurtik aurrera eta konpetentzia duten osasun agenteek kontrakorik gomendatu arte, bere ekintza guztiak bertan behera uzten ditu eta bere instalakuntzak itxiko ditu. Gure kirolari, beren familiarteko eta lagunen osasuna bermatze aldera hartu dugu erabakia, COVID-19aren aurrean prebentzio neurriak hartze aldera. Gaixotasuna ez hedatzeko gure konpromisoa adierazi nahi dugu horrela eta dei egin [...]

By |2020-03-24T07:36:00+01:00marzo 12th, 2020|UDA|0 Comments

Tailerrak bertan behera geldituko dira

U@DA proiektuaren baitan gauzatu behar genituen drogen inguruko tailerrak bertan behera geldituko dira. Osakidetza eta Eusko Jaurlaritzaren gomendioei jarraiki, COVID-19aren aurrean prebentzio neurriak hartzea erabaki dugu. Gaixotasuna ez hedatzeko gure konpromisoa adierazi nahi dugu horrela eta dei egin nahi diegu UDAko kideei erantzukizunez joka dezaten. Dena den, egoera aldatzean berriz ere martxan jarriko ditugu tailerrak. [...]

By |2020-03-24T07:41:57+01:00marzo 12th, 2020|UDA|0 Comments

Kirolzale bezain berdinzale

Kirola inklusiorako tresna dela esan eta esan gabiltza. Egunerokoak gure esana berresten du. Inklusioak ere barnebiltzen du sexua eta generoa. Amaren sabelean gaudenetik, jaio aurretik, bereizten gaituzte. Bereizketa horrek bizitza guztian zehar erdibitzen gaitu. Binomio horretan bizi gara: neska ala mutila. Izena eta izana bat datozela (hobe esanda, bat egin behar dutela) irakatsi digute ikasten [...]

By |2020-03-07T11:32:32+01:00marzo 7th, 2020|UDA|0 Comments

Denon indarra behar dugu

Asteburu hau giltzarri izango da UDA Aretxabaleta Kirol Elkartearentzat. Erabakiorrak izango diren bi partidu jokatuko dituzte preferente mailako eta kadeteetako taldeek. Preferente mailako mutilek igandean, 18:30ean, mailari eusteko partida garrantzitsua jokatuko dute Ibarra futbol zelaian Beasain taldearen aurka. Lehenengo taldearen atzetik jokatuko dute, beraz, bertaratu zelaira eta adierazi zuen babesa lehen nahiz preferenteko taldeei, zinez [...]

By |2020-03-04T17:41:56+01:00marzo 2nd, 2020|UDA|0 Comments

Liburuak banatuko zaizkie UDAko kirolariei

Gaur hasita, UDAk San Juan de Dios ospitalearekin batera argitaratu berri duen "Egin dezagun jauzi handi bat" liburua banatuko diogu UDAko kide bakoitzari.  Entrenamenduetan egingo da banaketa. U@DA proiektuaren baitan debagoienako nerabeekin lanketak egin dira. Lanketa horietan hainbat galdetegi gauzatu dira, Bigarren Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleei (12 eta 16 urte bitarteko 492 neska-mutil), [...]

By |2020-01-27T11:06:37+01:00enero 27th, 2020|Ekimenak, UDA|0 Comments

Frontenis Txapelketako egutegia eta arauak

Mutilen Binakako Frontenis Txapelketa jokatuko da asteburu honetan, urtarrilaren 25ean eta 26an. Hasiera batean Aretxabaletan jokatzekoak ziren partidak, Iturrigorri frontoian, baina izen-emate handia izan denez, Eskoriatzako frontoian ere jokatuko dira hainbat partida. Txapelketaren egutegia Txapelketaren nondik norakoak   Sakean 4tik 4a pasatu beharko da eta 7a pasa izango da. Pasa eginez gero, berriz ateratzeko aukera [...]

By |2020-01-24T11:01:28+01:00enero 24th, 2020|UDA|0 Comments

Mugarri bat drogaren prebentzioan

‘Egin dezagun jauzi handi bat" liburua aurkeztu berri dugu. Nerabeengan drogen kontsumoa prebenitzeko programaren emaitzak jasotzen ditu liburuak. Duela pare bat urte,  drogen kontsumoa arazo zela ohartu zen UDA; ez soilik kirol klubean, baizik eta eskualde guztian.  Korapilo hori askatzeko helburuarekin batu zituen indarrak San Juan de Dios ospitalearekin batera, eta batura horretatik sortu zen [...]

By |2020-01-21T13:53:37+01:00enero 20th, 2020|Ekimenak, UDA|0 Comments

«Egin dezagun jauzi handi bat» liburua aurkeztuko dugu astelehenean

Nerabeengan drogen kontsumoa prebenitzeko programaren emaitzak jasotzen dituen "Egin dezagun jauzi handi bat" liburua aurkeztuko dugu astelehen honetan, Aretxabaletako futbol zelai berrian, goizeko 10:30ean. Duela bi urte hasi ginen San Juan de Dios ospitalearekin batera eskualdeko droga kontsumoaren inguruko lanketa egiten U@DA proiektuaren izenpean. Proiektuaren harira, Aretxabaletako eta Eskoriatzako ikastetxeetako gazteei galdetegiak egin [...]

By |2020-01-17T12:21:05+01:00enero 17th, 2020|Ekimenak, UDA|0 Comments
Go to Top