Etxean bai, baina geldirik ez egoteko, astero desafio edo ariketa bat proposatuko dizuegu.
Lehenengoa dagoeneko egin genuen. ESKUA proiektua bizirik dagoela erakusteko, futbol eskola eta benjaminen nahiz alebinen futbol sailako gaztetxoek UDAko balore bat aukeratu beharko dute eta hori islatzen duen marrazki, argazki, bideo edo eskulan bat egin zuten!
Orain, bigarren ariketa proposatzen dizuegu. Zehazki, Iker Arriolabengoak proposatzen dizuegu ondorengo bideoan:
Animatu Ikerrek proposatzen dizuen ariketa zuen etxeetan egitera! Aupa UDA eta aupa UDAko umeak! Ah, eta animatzen bazareta, parekatu zuen argazki eta bideoak ariketa egiten sare sozialetan #eskUDA traolarekin eta UDA aipatuta!