Nerabeengan drogen kontsumoa prebenitzeko programaren emaitzak jasotzen dituen «Egin dezagun jauzi handi bat» liburua aurkeztuko dugu astelehen honetan, Aretxabaletako futbol zelai berrian, goizeko 10:30ean.
Duela bi urte hasi ginen San Juan de Dios ospitalearekin batera eskualdeko droga kontsumoaren inguruko lanketa egiten U@DA proiektuaren izenpean. Proiektuaren harira, Aretxabaletako eta Eskoriatzako ikastetxeetako gazteei galdetegiak egin dizkiegu. Liburuak galdetegi horien emaitzak biltzen ditu, besteak beste.
Emaitza horiek oinarri sendoa ematen digute aurrera begira droga kontsumoaren egoera iraultzeko eta Debagoiena inklusiboagoa eta osasuntsuagoa izateko.
Guztira liburuaren 1.100 ale atera dira, euskaraz zein gazteleraz. 500 familiak eta UDAko kirolariak ale bana jasoko dute.