«Batuko ditugu 1000 kilo?» Erronka hori bota dugu UDA Aretxabaletatik. Abenduaren 10ean, aurtengo Zaporeak proiektuari laguntzeko elkartasun ekintzaren berri emateko egindako prentsaurrekoan Agurtzane Elkoro UDAko presidenteak azaldu bezala, elikagaiak Ibarra futbol zelaian bilduko dira, Coprecik utzitako kutxa batzuetan. Batuko diren elikagaiak galtzen ez direnak izango direla gaineratu du, hots:

  • Lekaleak
  • Pasta
  • Arroza
  • Kontserbak

Hortaz, ostiraletik, abenduaren 13tik hasi eta 22ra elikagai bilketa egingo da Ibarra Futbol zelaian.

1000 kilotako langa jarri da. Anbizio handiko kopurua da, baina aleka-aleka, lortu daiteke. Gutako bakoitzak kilo inguruko ekarpena eginda, elikagai ugari bildu daiteke eta ekarpen handia egin genezake Lesbosen. Maria Agirre Zaporeak-eko kideak horixe azpimarratu du prentsaurrekoan.