Etxean egotea dagokigu egunotan. Eta etxean, hamaika gauza egin daitezke; tartean, kirola. Gainera, kirola egiteak eta mugikortasunak egonaldia osasuntsuagoa, dinamikoagoa eta arinagoa egiten lagunduko digu.
Bizitza aktiboari eustea garrantzitsua da eta, guk, UDAk, horretarako erremintak emango dizkizugu. Entrenamenduak antolatu ditugu, etxean egiteko modukoak:
Taulak 3 lerro dauzka, lerro bat egin eta ondoren 30 segundu atseden hartu hurrengo lerroa hasi aurretik. Horrela lerro batek 1:30tako iraupena badu (ariketa bakoitzeko 30 segundu hiru bider), hurrengo lerroa 2:00 arte ez dugu hasiko, 30 segunduko atsedenaldia egiteko. Taula bukatutakoan, beste behin errepikatuko dugu. Guztira 12 minututako iraupena izango du ariketa saoiak. Ariketen intentsitatea erdi-altua izango da, ez maximoa baina nahiko azkarra.
Ariketa horiez gain, astean behin edo bitan ondorengo luzaketak egitea komeni da. Postura bakoitzeko, hots, alde bakoitzeko, 15-20 segundu eustea da egokiena.
Esperoa arintzea espero dugu. Zaindu eta egin kirola, zaindu zure osasuna!