Real Sociedad futbol taldeko infantil neskek lau ostegunez jarraian entrenamenduak egingo dituzte Ibarra futbol zelaian.
Gipuzkoako klubok sarean egiten dugu lan. Real Sociedad Fundazioak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Gipuzkoako Futbol Federazioarekin batera sarea osatzeko eta elikatze proiektua zuzentzen du. Sare horren parte da UDA Kirol Elkartea, Realarekin hitzartutako kluba baita.
Ondorioz, hartu eman estua dauka UDA Kirol Elkarteak Realarekin. Eta, horren harira, hainbatetan jaso du Realeko kideen bisita. Oraingoan ere Ibarra Futbol Zelaian izango dira Realekoak. Kasu honetan infantil neskak.
Real Sociedadeko neska infantilek lau ostegunez entrenamenduak egingo dituzte Aretxabaletako Ibarra Futbol Zelaian, 18.00etan hasi eta 19:30tara.