Udan ere UDA

  • Norentzat: 2006, 2007, 2008, 2009 eta 2010ean jaiotako neska-mutilentzat
  • Noiz: uztailaren 1etik 5era

UDA Aretxabaletaren oinarria harrobia da. Etorkizuneko herritar kirolariak heztea da, besteak beste, kirol elkartearen helburua. Horregatik, udan ere, geroa sortzeko asmoarekin futbol campusa antolatzen da. Dena den, haurrek ez dute soilik futbolean jokatzen. Adimen emozionala, aisialdia, jarduera bereziak, ingelesa eta abar ere lantzen dituzte. Hau da, kiroltasunari eta kirolari lotutako hainbat esparru ezagutzen dituzte.

Realak gainbegiratutako ekimena da. Eta, gainera, haurrek Zubietako instalakuntzak eta Realeko jokalariak ezagutzeko aukera izaten dute campusean.

2020 GEROA SORTUZ!