Kaixo,

Aurten ere UDA-k “Geroa Sortuz” futbol kanpusa antolatuko du uztailaren 3tik 21era (biak barne). Futbolaz gozatzeaz gain beste kirol desberdinak egingo dituzte eskalada, pilota, boloak…. Irteera desberdinak ere egongo dira eta urtero moduan Zubietan entrenamendu bat egiteko aukera izango dute eta sorpresa gehiago.
 
Adin-tartea: 2011, 2012, 2013 eta 2014 urteetan jaiotako neska-mutilentzat
Ordutegia: Astelehena, asteartea eta osteguna 9:30-16:30
                       Asteazkena eta ostirala: 9:30-13:30
Prezioa: 200€
Izen-ematea: https://labur.eus/udalekuak2023UDA (Ekainak 20 azken eguna)
Ordainketa egiteko: ES93 3035 0002 1600 2070 3093
Edozein zalantza idatzi [email protected] edo deitu 659794465 telefonora.
Animatu zaitez udalekuak gurekin izatera!!!