Gaur goizean jokatu dira emakumezkoen frontenis txapelketako finalerdiak eta finalak. Lehiaketa antolatu duen fronteniseko nesken taldeak, eskerrak eman nahi dizkie partaideei.
Gaur jokatu dira Iturrigorri frontoian frontenis txapelketako finalak. Ihintza-Maialen eta Lierni-Ibone izan dira aurkari, eta 22-10 bukatu da partida, lehen bikotea txapeldun.
Goizeko homarretan jokatu dituzte finalerdiak, eta horiek izan dira finalera sailkatu diren lau bikoteak. Hirugarren eta laugarren postuak ere lehiatu dituzte goizean zehar. Lierni-Esti 22 Naiara-Uxue 17.
Txapelketa honetan 8 bikotek hartu dute parte. Antolatzakuntzan frontenis taldeko nesken taldea aritu da, eta balorazio positiboa egin dute: “Txapelketa borobila, naiz eta bikote gehiago espero genituen”