Igandean, hilaren 6an, kadete, junior eta 21 urte azpikoen Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen Hondarribian. UDA Kirol Elkarteko bi lagunek hartu zuten parte txapelketan, Garikoitz Martinek eta Joanna Perezek.
Garikoitz Martinek kadete mailan hartu zuten parte, kata eta kumite modalitateetan. Kumite -52kg kategorian irabazlea izan zen Garikoitz, Gipuzkoako txapelduna.
Joanna Perezek 21 urte azpikoen kategorian hartu zuen parte. Bera ere bi modalitate horietan aritu zen: katan eta kumite -62kg. Bietan lehen postua lortu zuen Joannak.
2019-2020 denboraldia domina lortuta hasi dute UDAko karatekek. Hurrengo hitzordua Euskadiko Txapelketan izango dute. Bilbon jokatu da, urriaren 27an, Fango kiroldegian.
Lehenago ere izango dute hitzordua UDAko karatekek. Urriaren 12an, Toledora ere bidaiatuko du Oxelek senior ligan parte hartzeko.