Dagoeneko 81. aldia da Leintz Bailaran txirrindulari lasterketa egingo dela. Abuztuaren 16an izango da, 10:00etan hasita. Irteera Aretxabaletako Durana kalean hasi eta bukatuko da. Tartean hiru bider pasako da Durana kaletik.
Iaz Jaume Suredak irabazi zuen lasterketa, Burgos-BHko txirrindulariak. Maila oneko txirrindulariek hartzen dute parte lasterketan, eta, horregatik, eskualdean eta bereziki Aretxabaletan ondo sustraitutako lasterketa da.
Bere 81 edizioek ere islatzen dute lasterketaren garrantzia. Estatu mailako zaharrenetakoa da. Horregatik, Espainian sona handia du lasterketak, eta, esan bezala, horren erakusle dira talde profesionalen parte hartze altua eta lasterketak berak pilatutako edizio mordoa.