UDAko Ohorezko Jubenilen taldeak igoera lortu du eta datorren denboraldian Euskal Ligan jokatuko du.
Gipuzkoako Futbol Federazioak hala erabakita, bukatutzat eman dira futbol ez-profesionaleko 2019-2020 denboraldiak. Ondorioz, zeudenetan gelditu dira ligako sailkapenak. Gorengo postuetan zeudenak igoera lortu dute; jaitsierak, ordea, ez dira izango. Hala erabaki du federazioak. Gauzak horrela, UDAko Ohorezko Jubenilen taldeak liga irabazi du eta Euskal Ligarako igoera lortu du.
Ohorezko Jubenil taldea liderra izan da denboraldi guztian zehar eta horrela bukatu du denboraldia ere. Sei partiduren faltan, 18 puntu zeuden jokoan, eta dagoeneko bigarren sailkatuari 15 puntuko aldea ateratzen zion. Jokatutako 24 partidutik 21 irabazita, atzean utzita zituen guztiak Ohorezko Jubenilen taldeak. Lidergotza sendoa zuen, beraz, taldeak, liga gelditu zenean.
Ez-ohiko egoera hau gertatuko ez balitz, play off-a jokatuko litzateke kategoria bereko beste taldeko liderraren kontra. Kasu honetan, Real Union. Talde irundarrak irabazitako partiduak 14 ditu, UDAk baina gutxiago. Puntutan ere UDA aurretik da: 64 puntu lortu ditu talde atxabaltarrak eta 48 irundarrak. Baina partida hori ezin denez jokatu, eta bien arteko aldea ikustia, Gipuzkoako Kirol Federazioak UDA izendatu du txapeldun.
Merezitako saria denboraldi bikainari, eta egoera ilun honi argi izpi bat jartzeko modu paregabea! ZORIONAK!