Emakumea eta kirola, mahai-ingurua

UDAren 75. urteurrena dela eta prestatu dugun egitarauarekin jarraituz, Emakumea eta Kirola mahai-ingurua antolatu dugu Udalarekin batera. Bertan kirol munduan diharduten esperientzia handiko pertsonak elkartuko ditugu eta lanketa oso interesgarri eta gertukoa aurrikusten da. Abenduaren 16an izango da, arratsaldeko 19:00tan Arkupeko Zaraia aretoan. Zatoz!

By |2021-12-14T16:43:48+01:00diciembre 14th, 2021|Ekimenak, UDA|0 Comments

Euskadiko Karate Txapelketa Aretxabaletan eta UDAko kirolariak lehian

Abenduaren 4 goizean Euskadiko karate txapelketa jokatuko da Ibarra kirol-etxean 10:00tatik aurrera. UDAko kirolariak ere lehiatuko dira bertan: Odei eta Oxel Kumite-n (konbatea) eta Joana bai kata-n (mugimenduak) eta baita kumiten ere. Zatoz gure kirolariei indarra ematera, ea guztion artean lortzen dugun Euskadiko Txapeldun bat izatea etxean.      

By |2021-11-30T10:38:59+01:00noviembre 30th, 2021|Karatea, Kirol esparruak, UDA|0 Comments

Igor Altuberi elkarrizketa

“Aretxabaleta K.E-an jokalariak hezteaz gain, pertsonak hezten ditugu” Igor Altube, Aretxabaleta K.E-ko futbol eskolan arduradun izateaz gain, infantilen eta jubenilen entrenatzailea da. Futbol analisian aditua eta entrenatzaile ikastaroko lehen mailan lizentziatua. Hogeita zazpi urteko aretxabaletarrak, Preferente mailako jokalari izatea eta entrenatzaile kargua tartekatzen ditu. Bere hemezortzigarren urtea izango da klubeko organigraman. Nahiz eta futbol eskolan [...]

By |2021-11-05T08:54:27+01:00noviembre 5th, 2021|UDA|0 Comments
Go to Top