Aste honetan, kirol gehiago

Koronabirusa dela eta, bigarren astea da etxean igaroko duguna. Joan den astean, etxean ariketa fisikoa egiteko hainbat pauta eman genizkizuen. Aste honetan, berriz ere, beste hainbat ariketa prestatu ditugu, etxean egin daitezkeenak. UDAko jokalari eta entrenatzaileen artean sortutakoa da taula, etxe-etxekoa, beraz! Maiztasuna, zuen esku Astean, gutxienez, hiru bider egitea gomendatzen dugu. Horregatik, entrenamentuen taula [...]

By |2020-03-24T07:35:56+01:00marzo 24th, 2020|Ekimenak, Kirol esparruak, UDA|0 Comments

UDA ere herritik gertu!

Herritarrengandik gertu egoteko asmoarekin sortu zen, iaz, AretxabaletApp mugikorretarako aplikazioa. Herriaren gertatzen dena esku-eskura dute, ordutik, atxabaltarrek. Aplikazioan, gainera, herriko taldeak eta eragileak presentzia dute, tartean UDAk.  Honela, UDA ere, herritarrengandik gertu dago eta klik bakar batean izan dezakezue UDAren berri: ordutegiak, albisteak, oharrak... denetarik izango duzue, esku-eskura! Gure berri izateko, hau da, UDA AretxabaletApp [...]

By |2020-03-22T14:21:57+01:00marzo 22nd, 2020|UDA|0 Comments

Tailerrak bertan behera geldituko dira

U@DA proiektuaren baitan gauzatu behar genituen drogen inguruko tailerrak bertan behera geldituko dira. Osakidetza eta Eusko Jaurlaritzaren gomendioei jarraiki, COVID-19aren aurrean prebentzio neurriak hartzea erabaki dugu. Gaixotasuna ez hedatzeko gure konpromisoa adierazi nahi dugu horrela eta dei egin nahi diegu UDAko kideei erantzukizunez joka dezaten. Dena den, egoera aldatzean berriz ere martxan jarriko ditugu tailerrak. [...]

By |2020-03-24T07:41:57+01:00marzo 12th, 2020|UDA|0 Comments

Prest da Emakumezkoen Frontenis Txapelketa

Zazpigarrenez Emakumezkoen Frontenis Txapelketa antolatu du UDAk. Herrian errotutako txapelketa honek, beste behin, parte hartze altua izango du. Bi multzotan banatu ditugu izena eman duten 10 bikoteak: A multzoan eta B multzoan. Sailkapenerako partidak martxoaren 7an jokatuko dira. Multzo bakoitzak bere multzokoen aurka jokatu beharko du. Goizean goiz hasi eta eguerdira arte jokatuko dira partidak. [...]

By |2020-03-04T17:56:25+01:00marzo 4th, 2020|Ekimenak, Pilota|0 Comments

Denon indarra behar dugu

Asteburu hau giltzarri izango da UDA Aretxabaleta Kirol Elkartearentzat. Erabakiorrak izango diren bi partidu jokatuko dituzte preferente mailako eta kadeteetako taldeek. Preferente mailako mutilek igandean, 18:30ean, mailari eusteko partida garrantzitsua jokatuko dute Ibarra futbol zelaian Beasain taldearen aurka. Lehenengo taldearen atzetik jokatuko dute, beraz, bertaratu zelaira eta adierazi zuen babesa lehen nahiz preferenteko taldeei, zinez [...]

By |2020-03-04T17:41:56+01:00marzo 2nd, 2020|UDA|0 Comments
Go to Top