Hiruko Futbol Txapelketa argazkitan

Buruko Osasunaren Egunean, urriaren 10ean, Hiruko Futbol Txapelketa antolatu genuen. UDA futbol taldeko infantilek eta Arizmendiko jokalariek San Juan de Dios ospitaleko gaixoekin batera jokatu zuten futbolean. Real Sociedad Fundazioko beteranoen taldeak ere parte hartuko zuen ekimenean eta Athletic Fundazioak ere bat egin zuen ekimenarekin. Txapelketako argazkiak gure flickr kontuan topatu ditzakezue, baita hemen ere.

By |2019-10-12T10:46:14+02:00octubre 12th, 2019|Ekimenak, Futbola, Kirol esparruak|0 Comments

UDAko taldeen argazkiak

Ostiral honetan UDA osatzen dugun taldeen argazkiak aterako ditugu! Urriak 11, larunbata 17:00 (16:55 prest) Ibarra futbol zelaian Argazkiak ateratzeko ordena ondorengoa izango da: Larunbatetik aurrera argazkiak eskatzeko aukera izango duzue, futbol zelaian bertan edota online galdetegi hau beteta: https://labur.eus/taldeen-argazkiak  

Kirola prebentziorako amu

Buruko Osasunaren Nazioarteko Egunean, urriaren 10ean, Hiruko Futbol Txapelketa antolatu dugu. Arizmendiko eta San Juan de Dioseko gaixoekin batera jardungo dute futbolean. Real Sociedad Fundazioak eta Athletic Fundazioak bat egin dute ekimenarekin. Sortzez kirol elkartea da UDA; baina, egun, kirol praktika helburu baino bitartekari da. Kirola norberaren ongizaterako, talde lanerako eta, ondorioz, gizartearen eraldaketarako tresna [...]

By |2019-10-08T13:29:28+02:00octubre 8th, 2019|Ekimenak, Futbola|0 Comments

Garikoitz eta Joanna Gipuzkoako Txapeldun!

Igandean, hilaren 6an, kadete, junior eta 21 urte azpikoen Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen Hondarribian. UDA Kirol Elkarteko bi lagunek hartu zuten parte txapelketan, Garikoitz Martinek eta Joanna Perezek. Garikoitz Martinek kadete mailan hartu zuten parte, kata eta kumite modalitateetan. Kumite -52kg kategorian irabazlea izan zen Garikoitz, Gipuzkoako txapelduna. Joanna Perezek 21 urte azpikoen kategorian hartu [...]

By |2019-10-08T07:02:54+02:00octubre 8th, 2019|Karatea|0 Comments

Asteburuko pilota partidak

Asteburu honetan berriz ere partidak jokatuko dituzte gure pilotariek. Eskuz binakako 2. mailako kadeteek etxetik kanpo jokatuko dute. Eskualdeko aurkaria izango dute, Oñatiko Aloña Mendi, eta han jokatuko dute partida, Zubikoa frontoian. Eskuz binakako kadete eta jubenilek, lehen mailakoek, etxean jokatuko dituzte asteburuko partiduak.    

By |2019-10-04T13:37:24+02:00octubre 4th, 2019|Pilota|0 Comments

Hilabete gehiago futbol zelai berrirak

Futbol zelai berriko obrak hilabete atzeratuko dira. Hortaz, azaroaren 1a bitarte entrenamenduak orain arteko ordu eta egun berdinean izango dira. Hasi berri den denboraldia giltzarri da guretzat. Kirola geroz eta presenteago dago aretxabaletarron bizitzan; eta, ondorioz, geroz eta gehiago gara UDA familian. Horregatik, aurtengo denboraldian futbol zelai berria izateko lanean ari gara buru-belarri.  Gure helburuari [...]

By |2019-09-27T12:20:26+02:00septiembre 27th, 2019|Futbola|0 Comments
Go to Top