2022-2023 denboraldiko izen-emateak ireki dira oinarrizko futbolean

UDAk ireki ditu izen-emateak 2022-2023 denboraldirako, zehazki, oinarrizko futbolerako. Hau da, alebinetako bigarren urtean dauden kirolariak (2011an jaiotakoak) eta hortik gorakoak Lehenego Erregionaleraino, izena emateko aukera izango dute ekainaren 7raino (7a azken eguna). Horretarako esteka honetan agertzen diren atalak bete beharko dira: https://labur.eus/22_23_2011_lehenerregionala

By |2022-06-28T15:53:55+02:00junio 28th, 2022|Futbola, Kirol esparruak, UDA|0 Comments

Geroa Sortuz kanpuaren izen-ematea istera goaz

Ekainaren 23rako ezarria genuen izen-emateen itxiera aurreratzera goaz, dagoeneko iritsi baikara ezarria genuen parte-hartzaile kopuru maximora. Beraz, gaurtik aurrera ez da izen-emate berririk onartuko. Eskerrik asko zuen erantzunagatik kanpusaren deialdira.

By |2022-06-16T15:47:05+02:00junio 16th, 2022|Futbola, Kirol esparruak, UDA|0 Comments

Auzoko eta UDAren eskutik, euskara besarkatuko duen futbol partidua

Loramendi Euskara Elkartearen eta UDAren eskutik euskara oinarri izango duen futbol partidua jokatuko da, Loramendik kudeatzen duen Auzoko ekimena baliatuz horretarako. Partidua ekainaren 16an jokatuko da Ibarrako zelai txikian 18:00tatik 19:00tara eta 20 minutuko bi denbora izango ditu, 10 minutuko atsedenarekin. 16 urtetik gorako edozein herritarrek joka dezake, eta guztion artean giro paregabea sortu eta [...]

By |2022-06-09T18:20:41+02:00junio 9th, 2022|Ekimenak, Futbola, Kirol esparruak, UDA|0 Comments

Argazki erakusketa Arkupen

UDAren 75. urteurrena dela-eta, ekainaren 6tik aurrera argazki erakusteka egongo da Arkupen. Ekaina osoan zehar egongo da eta UDAren 75 urteen errepaso hunkigarria egiten da. Ekaitz Zilarmendiren eskutik, argazki erakusketa DIGITAL bati eman diogu forma eta, bertan, UDAren ibilbidean zehar eman diren pasarte ezberdinak, UDAren parte izan diren pertsona ezberdinak (kirolari, zuzendaritza talde, bolondres,...), sail [...]

By |2022-06-02T20:00:51+02:00junio 2nd, 2022|Ekimenak, UDA|0 Comments
Go to Top