Entrenamenduak hasten dira berriro infantil, alebin eta benjaminetan

Eusko Jaurlaritzaren azken neurriek infantil, alebin eta benjamin kategoriei entrenatzeko baimena ematen die. Hortaz, urtarrilaren 13an, UDAk kategoria hauetan dituen talde ezberdinek beren entrenamenduei berrekingo diete segurtasun eta higiene neurriak mantenduaz.

Kirola etenda, momentuz

Gaur eguerdian Gipuzkoako Foru Aldunditik egin diguten komunikazioaren arabera, ohiko kirol-jarduera eten beharrean aurkitzen gara Administraziotik berriro ere neurriak malgutu arte. Dena den, datozen egunetan gure kirolariekin harremanetan jarriko gara banakako entrenamenduei hasiera emateko.

2 egunez futbol jolas-campusa bertan behera gelditzen da

Covid-19ak EAEn azken egunetan eman dituen positibo kopuruen aurrean, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak gomendatzen du bertan behera uztea martxan dabiltzan kirol jarduerak. Hortaz, oraingoz, bi egunez bertan behera geldituko da UDAko futbol jolas campusa. Gauzak horrela, uztailaren 20tik 21era, hau da astelehenetik asteartera, ez da futbol jolas campusik egongo. Egun hauek igaro eta gero, berriz [...]

By |2020-07-20T07:41:08+02:00julio 20th, 2020|Ekimenak, Futbola|0 Comments

Realeko jokalariek Ibarra izango dute aterpe

Real Sociedad futbol taldeko infantil neskek lau ostegunez jarraian entrenamenduak egingo dituzte Ibarra futbol  zelaian. Gipuzkoako klubok sarean egiten dugu lan. Real Sociedad Fundazioak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Gipuzkoako Futbol Federazioarekin batera sarea osatzeko eta elikatze proiektua zuzentzen du. Sare horren parte da UDA Kirol Elkartea, Realarekin hitzartutako kluba baita. Ondorioz, hartu eman estua dauka [...]

By |2019-11-20T09:44:40+01:00noviembre 19th, 2019|Ekimenak, Futbola|0 Comments
Go to Top