Kirolzale bezain berdinzale
Kirola inklusiorako tresna dela esan eta esan gabiltza. Egunerokoak gure esana berresten du. Inklusioak ere barnebiltzen du sexua eta generoa. Amaren sabelean gaudenetik, jaio aurretik, bereizten gaituzte. Bereizketa horrek bizitza guztian zehar erdibitzen gaitu. Binomio horretan bizi gara: neska ala mutila. Izena eta izana bat datozela (hobe esanda, bat egin behar dutela) irakatsi digute ikasten [...]