Irailetik aurrera entrenamenduak izango dira

Datorren denboraldira begira dago, dagoeneko, UDA. Udako etena eta gero ohiko martxa hartuko du Aretxabaletako Kirol Elkarteak. Irailetik aurrera, beraz, entrenamenduak izango dira Ibarra futbol zelaian. Astelehenetik ostiralera izango dira, arratsaldez. Hemen talde guztien entrenamendu orduak:

By |2020-07-03T08:04:41+02:00julio 3rd, 2020|Futbola, Kirol esparruak|0 Comments

2019-2020 denboraldia bukatutzat

Aretxabaletan, 2020ko maiatzaren 6an Kaixo lagun: Covid-19 dela eta bizitzen ari garen alarma egoera honek kirolean ere eragin zuzena izan du dakizuen moduan eta, ondorioz, baita UDAn ere. Hori dela eta, UDA Kirol Elkartea osatzen duzuen kirolari, entrenatzaile, guraso eta bazkide guztioi jakinarazi nahi dizuegu, COVID-19aren krisia dela eta, UDAko Zuzendaritzak 2019-2020 [...]

Frontenis Mixto Txapelketako partiduak

Dagoeneko egin da Aretxabaletako Frontenis Mixto Txapelketako zozketa. Guztira lau talde osatu dira eta erabaki dira txapelketako lehen faseko partidak zeintzun izango diren. Azaroaren 23an jokatuko dira sailkapen faseko partiduak, goizeko 8:00etan hasita. Finalaurrekoak, final erdiak eta finalak hurrengo egunean, azaroaren 24ean, jokatuko dira; hauek ere goizez izango dira, 9:00etan hasita. 12 bikote eta 4 [...]

By |2019-11-20T22:14:40+01:00noviembre 20th, 2019|Ekimenak|0 Comments

UDA oporretara

Udaran ere izaten du mugimendua UDAk. Besteak beste Geroa Sortuz kanpusa, Debagoieneko Kuadrillen arteko Futbol 7 txapelketa eta Leintz Bailarako txirrindulari itzulia antolatzen ditu Kirol Elkarteak. Baina uda sasoian atsedenerako tartea ere hartzen du UDAk. Abuztuaren lehen bi asteetan oporretan egongo da UDA eta festetarako bueltan izango da. Andramaixetan, herriko festetan, berriz ere martxan [...]

By |2019-07-08T08:18:30+02:00julio 8th, 2019|UDA|0 Comments
Go to Top