Aste honetan, kirol gehiago

Koronabirusa dela eta, bigarren astea da etxean igaroko duguna. Joan den astean, etxean ariketa fisikoa egiteko hainbat pauta eman genizkizuen. Aste honetan, berriz ere, beste hainbat ariketa prestatu ditugu, etxean egin daitezkeenak. UDAko jokalari eta entrenatzaileen artean sortutakoa da taula, etxe-etxekoa, beraz! Maiztasuna, zuen esku Astean, gutxienez, hiru bider egitea gomendatzen dugu. Horregatik, entrenamentuen taula [...]

By |2020-03-24T07:35:56+01:00marzo 24th, 2020|Ekimenak, Kirol esparruak, UDA|0 Comments

Osasuna gure lehentasuna

Etxean egotea dagokigu egunotan. Eta etxean, hamaika gauza egin daitezke; tartean, kirola. Gainera, kirola egiteak eta mugikortasunak egonaldia osasuntsuagoa, dinamikoagoa eta arinagoa egiten lagunduko digu. Bizitza aktiboari eustea garrantzitsua da eta, guk, UDAk, horretarako erremintak emango dizkizugu. Entrenamenduak antolatu ditugu, etxean egiteko modukoak: Taulak 3 lerro dauzka, lerro bat egin eta ondoren 30 segundu atseden [...]

By |2020-03-24T07:31:33+01:00marzo 16th, 2020|Ekimenak, UDA|0 Comments

Kirolzale bezain berdinzale

Kirola inklusiorako tresna dela esan eta esan gabiltza. Egunerokoak gure esana berresten du. Inklusioak ere barnebiltzen du sexua eta generoa. Amaren sabelean gaudenetik, jaio aurretik, bereizten gaituzte. Bereizketa horrek bizitza guztian zehar erdibitzen gaitu. Binomio horretan bizi gara: neska ala mutila. Izena eta izana bat datozela (hobe esanda, bat egin behar dutela) irakatsi digute ikasten [...]

By |2020-03-07T11:32:32+01:00marzo 7th, 2020|UDA|0 Comments

Emakumezkoen Frontenis Txapelketa martxoan jokatuko da

Otsaila erdira iristear gauden honetan, martxora begira dago, dagoeneko UDA, zazpigarrenez Emakumezkoen Frontenis Txapelketa jokatuko baita. Herrian errotutako txapelketa da, parte hartze altua izaten duena. Aurten ere, atxabaltako eta debagoienako emakumeak animatzea eta pilotaz gozatzea du hlburu txapelketak. Txapelketaren nondik norakoak Hainbat asteburu hartuko ditu txapelketak, otsailaren 29an hasi eta martxoaren 8an bukatuko baita. Egunak [...]

By |2020-03-04T18:00:35+01:00febrero 13th, 2020|Ekimenak, Pilota|0 Comments

Hiruko Futbol Txapelketa argazkitan

Buruko Osasunaren Egunean, urriaren 10ean, Hiruko Futbol Txapelketa antolatu genuen. UDA futbol taldeko infantilek eta Arizmendiko jokalariek San Juan de Dios ospitaleko gaixoekin batera jokatu zuten futbolean. Real Sociedad Fundazioko beteranoen taldeak ere parte hartuko zuen ekimenean eta Athletic Fundazioak ere bat egin zuen ekimenarekin. Txapelketako argazkiak gure flickr kontuan topatu ditzakezue, baita hemen ere.

By |2019-10-12T10:46:14+02:00octubre 12th, 2019|Ekimenak, Futbola, Kirol esparruak|0 Comments

Kirola prebentziorako amu

Buruko Osasunaren Nazioarteko Egunean, urriaren 10ean, Hiruko Futbol Txapelketa antolatu dugu. Arizmendiko eta San Juan de Dioseko gaixoekin batera jardungo dute futbolean. Real Sociedad Fundazioak eta Athletic Fundazioak bat egin dute ekimenarekin. Sortzez kirol elkartea da UDA; baina, egun, kirol praktika helburu baino bitartekari da. Kirola norberaren ongizaterako, talde lanerako eta, ondorioz, gizartearen eraldaketarako tresna [...]

By |2019-10-08T13:29:28+02:00octubre 8th, 2019|Ekimenak, Futbola|0 Comments

Futbol eskola hastear da! Eman izena!

UDA Aretxabaleta Kirol Elkarteko futbol eskola berriz ere martxan da. Futbolean lehen urratsak eman nahi badituzu, teknika ikasi, taknika barneratu, harremandu, baloreak eta emozioak landu... etorri UDAko futbol eskolara! Futbolaz gozatu eta futbolean ikasiko dugu! 2011n jaiotako neska-mutilek eman dezakete izena futbol eskolan. Izen-ematea irailaren 27ra arte egongo da zabalik eta ondorengo bideetatik eman [...]

By |2019-09-06T11:23:15+02:00septiembre 6th, 2019|Futbola, Kirol esparruak|0 Comments
Go to Top