Asteburuko futbol partidak
Asteburu honetan futbol partida hauek jokatuko dira.
Asteburu honetan futbol partida hauek jokatuko dira.
75. urteurrenerako galaz jantzi dugu Durana kaleko lokala. Bota begirada bat atera ditugun beroki, kamiseta, kantinplora,... berriei. Aretxabaletako Belarmeta dendan eskura ditzakezu. Laster gure web orrian ere ikusgai.
Ainara Mugak, UDA Kirol Elkarteko Kudeatzaileak, urte bat egin du taldean. Berarekin egon gara eta urte hau nola bizi izan duen kontatzeaz gain, denboraldi honetako erronkez zein etorkizunaz ere hitz egin digu. - Urte bat egin duzu UDA kirol Elkartean. Zer moduz? Oso gustora. Nahiz eta kirolari izandakoa naizen, sektorean kudeaketa lanetan aritzen naizen lehen [...]
Uztaila guztian 60 neska-mutil goiz eta arratsaldez futbol campusean ibili dira. Mila esker denoi eta datorren urtean berriz ikusiko gara! Aupa UDA!
San Juan de Dios Ospitalearekin batera garatu dugun UD@A proiektua saritua izan da "Elkar Eginez" aintzatezpenaren bitartez. Hain zuzen ere menpekotasuna sortzen duten kontsumoen aurka egin den lanketa saritu du Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak.
2020-2021 denboraldiko bazkide-kuota aspaldian pasatako kuotarik garrantzitsuenetako bat izango da eta zuen babesa ezinbestekoa izango da proiektuarekin jarraitu ahal izateko eta, honela, herrian kirola eta osasuna sustatzen jarraitzeko.
Lehiaketari berrekingo zaio asteburu honetan Ohorezko Erregional Mailan. Hori dela eta, taldeak Ibarran jokatuko dituen partiduak zuzenean ikusteko aukera emango du UDAk youtube bitartez. Lehenengo partidua otsailaren 27an izango da 16:30tan. Partidua ikusteko erabiliko den esteka egunean bertan zabalduko da.
Eusko Jaurlaritzaren azken neurriek infantil, alebin eta benjamin kategoriei entrenatzeko baimena ematen die. Hortaz, urtarrilaren 13an, UDAk kategoria hauetan dituen talde ezberdinek beren entrenamenduei berrekingo diete segurtasun eta higiene neurriak mantenduaz.
UDAk urte berri on bat opa dizue: sakatu hemen
UDAren Karate Saileko entrenatzaile den Odilok laugarren Dan maila eskuratu du 2020ko abenduaren 5ean Getxon egindako proban. Denboraldi hasieran jarritako helburuak lortzen ari da taldea poliki-poliki eta datozen hilabeteetan Odilok hasitako bideari jarraipena ematea da asmoa. Modu honetara, taldeko kideen artean Dan maila ezberdinetan aurrera egitea dute begiz jota. Informazioa zabaltzeko, sakatu hemen.