Entrenamenduei ekingo die UDAk hainbat neurrirekin
UDAk berriz ekingo die entrenamenduei. Dena den, entrenamenduak ez dira ohikoak izango, koronabirusa dela eta hainbat neurri bete beharko baitira. Entrenamenduetan bete beharreko neurriak hautsiz gero, saioak eten egingo dira. Entrenamenduetan neurriak: Saioak ez dute 90 minutu baino gehiago iraungo. Saioak puntualtasunez hasi eta bukatuko dira, eta entrenamendu saio batetik bestera 15 minutuko tarteak egongo [...]