Pilotan hirutik bat
Ohi legez, hiru pilota partida jokatu dituzte asteburuan Aretxabaletako kideek. Eskuz binakako kadeteek etxetik kanpo jokatu zuten eta partida galdu zuten; beste bi bikoteek etxean jokatu zuten, Iturrigorri pilotalekuan.
Pilotarien lehen sakea ere, asteburu honetan
Asteburu honetan futbolak ez ezik, pilotak ere ekingo dio denboraldiari. Gipuzkoako ezker hormako hiru partida jokatuko dira irailaren 13an, ostiralarekin, Aretxabaletako Iturrigorri frontoian. Eskuz binakako partidak izango dira. Kadeteetan 1. eta 2. mailakoek jokatuko dute, eta jubeniletan 1 mailakoek. Partida guztiak arratsaldeko 19:30ean hasiko dira.