«Egin dezagun jauzi handi bat» liburua aurkeztuko dugu astelehenean

Nerabeengan drogen kontsumoa prebenitzeko programaren emaitzak jasotzen dituen "Egin dezagun jauzi handi bat" liburua aurkeztuko dugu astelehen honetan, Aretxabaletako futbol zelai berrian, goizeko 10:30ean. Duela bi urte hasi ginen San Juan de Dios ospitalearekin batera eskualdeko droga kontsumoaren inguruko lanketa egiten U@DA proiektuaren izenpean. Proiektuaren harira, Aretxabaletako eta Eskoriatzako ikastetxeetako gazteei galdetegiak egin [...]

By |2020-01-17T12:21:05+01:00enero 17th, 2020|Ekimenak, UDA|0 Comments

Bikoteka frontenisean

Mutilen Binakako Frontenis Txapelketa jokatuko da Aretxabaletan. Iturrigorri frontoian jokatuko dira txapelketako partida guztiak, urtarrilaren 25ean hasi eta 26ra. Izen-ematea dagoeneko zabalik dago eta urtarrilaren 21a arte egongo da horretarako epea [email protected] helbidera emaila bidalita. Bikote irabazleak bertako produktuekin osatutako saski eder bat irabaziko du. Animatu eta eman izena frontenis txapelketan!

By |2020-01-09T08:49:50+01:00enero 9th, 2020|Ekimenak, Pilota|0 Comments

Urteko azken korrika saioa

V. San Silvestre lasterketa izango da bihar, urteko azken egunean, abenduaren 31n. Lehendabizi haurren krosa izango da, 16:45ean hasita; ondoren, 17:00etan, helduen txanda izango da. Aretxarte, Basotxo eta Aretxabaletako Udalarekin batera antolatutako krosak gero eta sona handiago du herrian. Urteari amaiera biribila jartzeko modua da. Izena aldez aurretik emanez gero, Arkupen edo Belar Metan, 2 [...]

By |2019-12-30T12:27:35+01:00diciembre 30th, 2019|Ekimenak|0 Comments

Futbol partida errefuxiatuen alde

Elkartasun ekintzari amaiera emango diogu asteburu honetan, igandean, hilaren 22an, Ibarra Futbol Zelaian jokatuko diren futbol partiduekin. Sarrerekin bildutako dirua Lesboseko errefuxiatuei laguntzeko bideratuko da. Igande honetan bi futbol partida jokatuko dira Ibarran. Eguerdian Lehenengo Mailako Kadeteek jokatuko dute, 12:00etan hasita. Ondoren, arratsaldeko 16:30ean, UDAko Ohorezko Erregional Mailakoen partida izango da. Mutrikuko taldea izango dute [...]

By |2019-12-16T16:24:18+01:00diciembre 18th, 2019|Ekimenak, Futbola|0 Comments
Go to Top