Kirola prebentziorako amu

Buruko Osasunaren Nazioarteko Egunean, urriaren 10ean, Hiruko Futbol Txapelketa antolatu dugu. Arizmendiko eta San Juan de Dioseko gaixoekin batera jardungo dute futbolean. Real Sociedad Fundazioak eta Athletic Fundazioak bat egin dute ekimenarekin. Sortzez kirol elkartea da UDA; baina, egun, kirol praktika helburu baino bitartekari da. Kirola norberaren ongizaterako, talde lanerako eta, ondorioz, gizartearen eraldaketarako tresna [...]

By |2019-10-08T13:29:28+02:00octubre 8th, 2019|Ekimenak, Futbola|0 Comments

Garikoitz eta Joanna Gipuzkoako Txapeldun!

Igandean, hilaren 6an, kadete, junior eta 21 urte azpikoen Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen Hondarribian. UDA Kirol Elkarteko bi lagunek hartu zuten parte txapelketan, Garikoitz Martinek eta Joanna Perezek. Garikoitz Martinek kadete mailan hartu zuten parte, kata eta kumite modalitateetan. Kumite -52kg kategorian irabazlea izan zen Garikoitz, Gipuzkoako txapelduna. Joanna Perezek 21 urte azpikoen kategorian hartu [...]

By |2019-10-08T07:02:54+02:00octubre 8th, 2019|Karatea|0 Comments

Asteburuko pilota partidak

Asteburu honetan berriz ere partidak jokatuko dituzte gure pilotariek. Eskuz binakako 2. mailako kadeteek etxetik kanpo jokatuko dute. Eskualdeko aurkaria izango dute, Oñatiko Aloña Mendi, eta han jokatuko dute partida, Zubikoa frontoian. Eskuz binakako kadete eta jubenilek, lehen mailakoek, etxean jokatuko dituzte asteburuko partiduak.    

By |2019-10-04T13:37:24+02:00octubre 4th, 2019|Pilota|0 Comments

Futbol eskolako ordutegiak

Espazio arazoak medio, futbol eskolako ordutegiak moldatu behar izan dira. Hori dela eta, ondorengo ordutegiak izango ditu futbol eskolak: • URRIAK 6 2011-2010-2009 urtean jaiotakoak Ordua: 9:00etatik-10:45etara Entrenamenduak • URRIAK 13 2011-2010 urtean jaiotakoak. Ordua: 9:00etatik-10:30etara 2009 urtean jaiotakoak. Ordua: 10:30etatik-12:00etara Entrenamenduak • URRIAK 20 2011-2010-2009 urtean jaiotakoak. Ordua: 10:00etatik-13:00etara Otxandion Topaketak. 9:00etan autobusa Ibarra [...]

By |2019-10-03T13:39:04+02:00octubre 3rd, 2019|Futbola|0 Comments

Infantilen guraso bilera urriaren 3an

2006-2007 urteetan jaiotako infantilen guraso bilera egingo dugu urriaren 3an, ostegunean, arratsaldeko 18:30ean. Bilera Ibarra Kirol Etxeako beheko batzar gelan izango da. Batzarrean 2019-2020 denboraldiko nondik norakoak azalduko dira. Zuen zain izango gara, eskerrik asko! Reunión infantiles   3 octubre, jueves 18:30 Polideportivo Ibarra (sala planta baja)

By |2019-09-30T16:52:31+02:00septiembre 30th, 2019|Futbola|0 Comments
Go to Top