Auzoko eta UDAren eskutik, euskara besarkatuko duen futbol partidua

Loramendi Euskara Elkartearen eta UDAren eskutik euskara oinarri izango duen futbol partidua jokatuko da, Loramendik kudeatzen duen Auzoko ekimena baliatuz horretarako. Partidua ekainaren 16an jokatuko da Ibarrako zelai txikian 18:00tatik 19:00tara eta 20 minutuko bi denbora izango ditu, 10 minutuko atsedenarekin. 16 urtetik gorako edozein herritarrek joka dezake, eta guztion artean giro paregabea sortu eta [...]

By |2022-06-09T18:20:41+02:00junio 9th, 2022|Ekimenak, Futbola, Kirol esparruak, UDA|0 Comments

Ate irekiak 2014an jaiotakoentzat

2022-2023 denboraldian UDAren futbol sailean izena ematea pentsatzen ari diren kirolarientzat ate irekiak antolatu ditugu Ibarrako zelai txikian maiatzaren 8an 12:00tatik 13:30tara (denbora horretan saio bakarra izango da, txanda bakarra). Beraz, 2014 urtean jaiotakoek, aukera izango dute futbol eskolako 1. urtean egiten diren entrenamenduak nolakoak diren ezagutzeko.

By |2022-05-05T15:36:40+02:00mayo 5th, 2022|Futbola, Kirol esparruak, UDA|0 Comments

Genuine txapelketa Ibarran

Maiatzaren 8an 11:00, Genuine txapelketa jokatuko da Ibarra futbol zelaian. Bertan Real Sociedad, Athletic, Eibar eta Alavés taldeek hartuko dute parte. Partiduak 24 minutukoak izango dira, 12 minutuko bi denboratan banatuta eta 3 minutuko atsedenaldiarekin bi denboren artean. Garrantzitsua da Genuine taldeen lana bistaratzea eta futbolaz duten kontzeptua jendartera zabaltzea. Aukera ederra daukagu beraz domekan [...]

By |2022-05-04T10:45:16+02:00mayo 4th, 2022|Futbola, Kirol esparruak, UDA|0 Comments
Go to Top