Gomendioak etxealdian ez itotzeko

Kaixo Udazaleok!  Hilabete daramagun konfinamendu egoera honetan, eta garrantzitsua iruditzen zaigu egoera hau eramangarriagoa egiten lagundu dezaketen gomendio psikologikoak gogoraraztea. Etxean sartuta, behar-beharrezkoa besterik ez den gauzetarako ateratzen, luzaroan egon beharrak emozionalki eragin diezaguke, gaizki sentiarazteraino. Horregatik, beharrezkoa da gure ongizate emozionala inoiz baino gehiago zaintzea. Hementxe, beraz, Hitzez psikologia zentruko lagunek horretarako landutako hainbat gomendio! [...]