Egungo zuzendari batzordeak, bi urteko agintea bete ondoren, eta Klubaren estatutuek esaten dutenari jarraituz, ekainaren 14ra arte epea zabaltzen du hautagai berriak aurkezteko.

Estatutuek 41. atalean honakoa esaten dute: “Hautagaiak zerrenda itxi eta aldaezinen bitartez aurkeztuko dira. Zerrenda bakoitzean agertuko den hautagai-kopurua Zuzendaritza-batzordeko kideen kopuru bakoitia izango da. Horretaz gain, gutxienez beste bi hautagai ere aurkeztuko dira ordezko gisa.

Hautagai bat baino gehiago aurkeztuz gero, 2021eko Ohizko Batzar Nagusiarekin batera, uztailean egin behar den Ezhoizko Batzar Nagusian boto gehien jasotzen dituen zerrendako hautagaiak izendatuko dira zuzendaritzarako, eta lehendakari, berriz, zerrendaburua.

Kandidaturak, [email protected] helbide elektronikoan, udaretxabaleta.eus web orrian, edo Aretxabaletako CORREOSen 10 postakutxatilan aurkez daitezke.