Agurtzane Elkoro naiz, UDAko Presidentea. Bera Xabat Larrinaga da, futbol eskolako jokalaria eta nire iloba. Gaur mendira goazela, galdera mordoa zituen buruan bueltaka eta erantzun bila aritu da:
– Tia, tia, zergatik ezin dugu entrenatu?
Eusko Jaurlaritzak horrelaxe esan digulako, erantzun diot.
– Zein da Eusko Jaurlaritza? UDAn guri beti kirola egin behar dela esan digute…
Horrela da, eta oraindik eta kirol gehiago egin beharra daukagu Xabat; bakarka edo familian, baina kirola egin behar dugu. Kirola osasuna da eta derrigorrez egin beharra daukagu.
– Eusko Jaurlaritzan ez dute kirolik egiten?
Eusko Jaurlaritzak, une honetan, burua beste leku batean dauka. Kirola beharrezko da zuen hezkuntzarako, gure errutinak apurtzen ditugu kirola eginez, kirolean lagun berriak egiten ditugu, kirola osasuna da…
– Kirola eginez gero COVIDaz kutsatzen gara?
Ez dut uste Xabat, edo datuek behintzat ezetz diote. Kirolak inmunologiasisteman duen eragin positiboari buruz ikerketak daude. Gainera, kirola ez badugu egiten neska-mutikoak ohitura ez-osasuntsuak hartuko dituzue, azken urteotan ikasten ari garen drogen kontsumoa, adibidez.
Munduko Osasun Erakundeak, adibidez, kirolaren onurak azalduko lizkizuke…
– Ez dut ezer ulertzen tia.
Nik ere ez Xabat, seiko taldeetan egiten genuen kirola, temperatura hartuta, eskuen garbiketa maiztasunez eginda, aldagelak erabili gabe… protokolo guztiak betetzen genituen.
– ¡Qué rollo tia!