Aurten lehenengo aldiz Futbol Teknifikazio Campusa sortu dugu. Euskal herriko haurrek parte hartuko dute esperientzia aberasgarri honetan eta hemen ere, entrenatzaile kualifikatu eta esperientziadunak gidatuko dute campusa.
Entrenamenduetan futbol eduki espezifikoak landuko ditugu: postuka, baloi domeinu eta trebetasuna, teknika, taktika, lidergoa… eta nola ez balore eta emozioen lanketa lehiaketan. Horretaz gain, nutrizioa kirolean landuko dugu: hidratazioa, entrenamenduan zehar eta ostean berreskuratzaile gisa.
Gurekin parte hartu eta hobetzeko prest? Anima zaitez!