V. San Silvestre lasterketa izango da bihar, urteko azken egunean, abenduaren 31n. Lehendabizi haurren krosa izango da, 16:45ean hasita; ondoren, 17:00etan, helduen txanda izango da.
Aretxarte, Basotxo eta Aretxabaletako Udalarekin batera antolatutako krosak gero eta sona handiago du herrian. Urteari amaiera biribila jartzeko modua da.
Izena aldez aurretik emanez gero, Arkupen edo Belar Metan, 2 euro ordaindu beharko dira; bestela, egunean bertan, 5 euroko kostua izango du. 16 urtetik berakoek dohain izango dute.
Animatu eta parte hartu urteko azken lasterketan! Jarri ginga 2019 urteari!