Mutilen Binakako Frontenis Txapelketa jokatuko da asteburu honetan, urtarrilaren 25ean eta 26an. Hasiera batean Aretxabaletan jokatzekoak ziren partidak, Iturrigorri frontoian, baina izen-emate handia izan denez, Eskoriatzako frontoian ere jokatuko dira hainbat partida.
Txapelketaren egutegia
Txapelketaren nondik norakoak
- Sakean 4tik 4a pasatu beharko da eta 7a pasa izango da. Pasa eginez gero, berriz ateratzeko aukera egongo da.
- Larunbatean kanporaketa partiduak jokatuko dira. Hemen galtzen duen bikotea kanpoan geratuko da. Irabazleak aldiz, ligaxkako partiduak jokatuko ditu.
Partiduak 25 tantotara izango dira eta epaile lanak hurrengo partiduko lehen bikoteak egin beharko ditu. Beraz, aurreko partidua hasi baino lehen agertu. (Agertzen ez den epaileak 5 tantoko zigorra izango du hurrengo partiduan)
- Igandean ligaxkako partiduak 18 tantutara izango dira.
Behin ligaxkako partiduak jokatuta, taldeko lehena geratzen denak, beste taldeko irabazleen aurka jokatu beharko du. Hiru bikote egongo direnez lehenengo postuan, talde guztietako bigarren sailkatu onenak ere jokatuko du. Hau da, azken faserako hauek sailkatuko dira:
1. Talde bakoitzean lehenengo postuan geratzen dena
2. Talde guztietako bigarren onena
2.1 Irabazitako partidu kopurua
2.2 Irabazi eta galdutako partiduen arteko aldea
2.3 Berdinketa kasuetan, partidu bat jokatuko da 6 tantotara
Bikote irabazleak bertako produktuekin osatutako saski eder bat irabaziko du. Animatu eta eman izena frontenis txapelketan!