Asteburu hau giltzarri izango da UDA Aretxabaleta Kirol Elkartearentzat. Erabakiorrak izango diren bi partidu jokatuko dituzte preferente mailako eta kadeteetako taldeek.
Preferente mailako mutilek igandean, 18:30ean, mailari eusteko partida garrantzitsua jokatuko dute Ibarra futbol zelaian Beasain taldearen aurka. Lehenengo taldearen atzetik jokatuko dute, beraz, bertaratu zelaira eta adierazi zuen babesa lehen nahiz preferenteko taldeei, zinez eskertuko dute!
Horrez gain, beste hitzordu garrantzitsu bat du UDAk. Kadeteen taldeak, larunbat goizean, 11:00etan, Bergararen kontrako partida jokatuko du. Bergarako taldea lehendabiziko postuan dago sailkapenean, baina UDAk irabaziz gero, lidertza eskuratuko du. Hortaz, erabakiorra izango da igandekoa.
Denon indarra behar dugu! Aupa UDA!