Koronabirusa dela eta, bigarren astea da etxean igaroko duguna. Joan den astean, etxean ariketa fisikoa egiteko hainbat pauta eman genizkizuen. Aste honetan, berriz ere, beste hainbat ariketa prestatu ditugu, etxean egin daitezkeenak. UDAko jokalari eta entrenatzaileen artean sortutakoa da taula, etxe-etxekoa, beraz!

Maiztasuna, zuen esku

Astean, gutxienez, hiru bider egitea gomendatzen dugu. Horregatik, entrenamentuen taula bitan banatu dugu:

  • Astean hirutan egiten duenarentzat
  • Astean hiru saio baino gehiago egin nahi duenarentzat

 

 

Jarraian, egin beharreko ariketak proposatzen dizkizuegu. Lerro batetik bestera 30 segunduko atsedena hartzea komeni da:

Animo eta egin kirola etxean!