Denboraldi honetan UDAren 75. urteurrena betetzen da
UDAk ekitaldiz betetako denboraldia prestatu du bere 75 urteak ospatzeko.
UDAk ekitaldiz betetako denboraldia prestatu du bere 75 urteak ospatzeko.
Sari berezia jaso dugu oraingoan. Zuek guztiona ere baden saria. Azken urteetan adikzioen inguruan guztiok batera egindako lanari eman diotena. Aupa zuek! Aupa Atxabalta! Eta aupa Leintz bailara!
Ekainaren 12an 10:00tan ate irekiak. Futbola probatu nahi duten 2013ko neska-mutilei zuzendua.
UDAk bere udalekuak arratsaldera ere zabaldu ditu. Eman izena! 2009 eta 2012 urte artean jaiotako gaztetxoei zuzendua. Izen-emateko sakatu hemen
2021-2022 denboraldian zehar 2010 eta 2011 urteetan jaiotakoekin egingo den trebetasun sozialen lanketaren inguruko planteamenduaz hitz egiteko bilera deialdiak prestatu ditugu. OSO GARRANTZITSUA DA GURASOEN ASISTENTZIA: ARETXABALETAN: Noiz: Maiatzaren 27an Non: Komentuko kaperan Ordua: 18:00tan lehenengo deialdia, 19:00tan bigarrena. ESKORIATZAN: Noiz: Ekainaren 3an Non: Ibarraundi Museoan Ordua: 18:00tan Espazioaren kudeaketa egokia egin ahal izateko, [...]
San Juan de Dios Ospitalearekin batera garatu dugun UD@A proiektua saritua izan da "Elkar Eginez" aintzatezpenaren bitartez. Hain zuzen ere menpekotasuna sortzen duten kontsumoen aurka egin den lanketa saritu du Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak.
Aretxabaldarrekin bat eginez, UDAk ere eman du izena erakunde moduan Euskaraldian, 5 barne arigune eta 3 kanpo arigunerekin. Zuek guztiok zarete ezinbestekoak Euskaraldiak proposatzen duen lanketa aurrera ateratzeko, hortaz, oraindik norbait faltako balitz izena-emateko, animatu eta izan Belarriprest edo Ahobizi!!!: eman izena hemen
Aurten UDAko loteriaren partizipazioak Gurea, Belarmeta eta Kioskoan eskuragarri. Dena den, norbaitek Elkartearekin bat egin eta bere kabuz saltzea nahiko balu, ondorengo estekaren bitartez egin dezake eskaria: https://forms.gle/L8rWnhWSzryZhMop8
UDAk, erakunde moduan, euskara bere baloreen artean kokatzen du eta, ondorioz, bere sustapena lehenesten saiatzen da burutzen dituen ekintza eta jarduera ezberdinetan. Beraz, Euskaraldiak eskaintzen dion aukera ere ez du pasatzen utzi nahi izan eta bertan parte hartuko du hainbat barne eta kanpo arigune jarriaz euskararen zerbitzura. Gainera, bere kirolari, entrenatzaile, zuzendaritzako kide, etab.en artean [...]
2020an ere MTB martxa ospatzeko gogoa ez zen falta, baina egungo osasun eta segurtasun neurriak direla eta bertan behera utzi behar izan da ekimena.