UDApote Gurean: Kirolarien esperientziak partekatzen

75. urteurrenaren harira antolatutako hitzaldi sortarekin aurrera jarraituz, apirilaren 28an Gurea tabernan, arratsaldeko 19:00tan eta Xabi Igoak gidatuta, Ainara Urrutia, Beñat Arnaiz eta Igor Olalde kirolarien bizipen eta esperientzietatik ikasteko aukera izango dugu. Saioa bukatzeko, Peio Uribetxebarria eta Irene Ruiz de Austriren musikaldiaz gozatzeko aukera izango dugu.

By |2022-04-21T13:09:56+02:00abril 21st, 2022|Ekimenak, UDA|0 Comments

Leixargarateren 50. urteurren ospakizuna. Goazen denok gora!

1971ko irailaren 5an 50 urte bete ditu Leixargaratek eta UDA-Murrukixok, Besaiderekin batera, ospakizun jaia antolatu du. Ospakizun hau Leixargaraten bertan izango da apirilaren 30an, 10:30ak eta 12:00ak artean. Bertan musikaz, bertsoez eta jateko goxoaz gozatzeko aukera izango dugu giro ederrean. Gainera, ateak irekita egongo dira Leixargaraten egin diren azken hobekuntza lanak  nola geratu diren ikusi [...]

By |2022-04-20T14:39:44+02:00abril 20th, 2022|Ekimenak, UDA|0 Comments

Komunikatu ofizila: Joka dezagun errespetuz

Kaixo lagun: Azken aldian badago gai bat asko kezkatzen gaituena; eta bazkide, kirolari, guraso zein zuzendaritza taldeko kideen ahotan dabilena. Partidutan Ibarran ematen diren zenbait gertaerekin dago erlazionatua. Izan ere, aurkariarekin, arbitroarekin,… sartzeko joera dago: irainak, mehatxuak, isekak,… Badakigu beste zelai batzuetan ere pasatzen dela, baina horrek ez gaitu lasaitzen. “Eta guri zer!?”, ezta? Hori [...]

By |2022-03-30T09:27:04+02:00marzo 30th, 2022|Futbola, Kirol esparruak, UDA|0 Comments

Badator Korrika!! Lekukoa hartuko dugu UDAn

Apirilaren 1an Korrika pasako da Aretxabaletatik. 13:43tan iristen da Arrasatetik. UDAko kirolari, entrenatzaile eta Juntakideak Kuartel ondoan elkartuko gara eta elkarrekin gurutzatuko dugu herria Durana kaletik barrena. Atseden aurrean lekukoa hartuko dugu, Gu ere bagarelako Korrika. Aupa Korrika eta aupa UDA!  

By |2022-03-29T09:24:45+02:00marzo 29th, 2022|Ekimenak, UDA|0 Comments
Go to Top